Berriak Lehendakaritza
Eu

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Kontseilu Errektoreak 2019 urteko ekitaldiaren planifikaziorako dokumentu nagusiak onartu ditu

2019.eko martxoak 13

Aurreko martxoaren 7ko saioan, beste akordioen artean, Urteko Plana, Diru-Laguntzen Plan Estrategikoa, urte honetan banatuko diren funtsak eta 2019ko deialdien egutegia onetsi ziren.

 

Urteko Planak 2019an aurrera eramango diren jardueren programa jasotzen du. Bi ataletan banatuta dago: batean, urte honetarako aurreikusten diren mugarri nagusiak agertzen dira eta bestean, azpimagarriak diren jarduera-ildoak eta kronograma.

 

Diru-Laguntzen Plan Estrategikoak eta urte honetan banatuko diren funtsek aurrekontuen aplikazioaren ildo nagusiak ezartzen dituzte. Lehenengoak 2019. urterako aurreikusiak dauden diru-laguntza lerroak zehazten ditu ( bai zuzenekoak eta baita lehia araubidean ematen diren diru-laguntzak ere). Bigarrenak, diru-laguntza lerro bakoitzean emango den zenbatekoa zehazten du, bai 2019an ordainduko den diru kopurua eta baita etorkizuneko konpromisoak konkretatuz ere.

 

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak (GLEA) 46 milio euroko aurrekontua izango du aurten. Hauetatik, 32,4 milioi aurreko ekitaldietan hainbat urtetarako emandako diru-laguntzen konpromisoei  aurre egiteko izango dira; eta 2,6 milioi GLEAren langileekin eta funtzionamenduarekin zerikusia duten gastuak ordaintzeko. Gainerako 11 milioiak 2019an emango diren diru-laguntzen lehenengo ordainketak egiteko izango dira. GLEAk kudeatzen dituen laguntza eta diru-laguntza gehienak jasotzen dituen araubidean zenbait urtetarako izaera duten ordainketak jasotzen dira eta horregatik, 2019 ekitaldian 38,4 milio euroko laguntzak eta diru-laguntzak eman ahalko dira.

 

Halaber, Kontseilu Errektoreak erakunde eskatzaile bakoitzak gehienez banatuko diren funtsen %7ra iritsi ahalko dela adostu zuen.

 

Azkenik, 2019ko deialdien egutegia onartu zen. Azken honetan agertzen diren datak behin-behinekoak dira eta ondorioz, aldaketak izan ditzake izapide prozesuaren arabera.

 

Kontseilu Errektorea Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren erabaki, administrazio eta kontroleko organo nagusia da.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero www.elankidetza.euskadi.eus web orrialdea kontsulta daiteke.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak