Eu

Eusko Jaurlaritzak jendearen aurrean aurkeztu du Salburuarako luzapenaren bigarren fasearen, Salburua Iparraldea izenekoaren, informazio azterlanaren aldaketa puntuala

2019.eko martxoak 12
  • Informazio azterlanaren aldaketa puntual horren xedea Batasunaren plazatik Juan Carlos I Etorbidera doan tartea da
  • Salburuarako luzapenak 2.500 metro izango ditu, eta bost geraleku jasoko ditu

Gaurtik, martxoaren 12tik, irekita egongo da Vitoria-Gasteizko Tranbiaren Salburuarako luzapenaren informazio azterlanaren aldaketa puntualaren aurrean alegazioak aurkezteko epealdia, Batasunaren plazatik Juan Carlos I. Etorbidera doan Salburua iparraldea tarteari dagokiona.

Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialak Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura Zuzendaritzaren ebazpena argitaratu zuen atzoko edizioan. Argitalpen horren bitartez jende aurrera aurkezten da, Salburuako adarrak 2018ko hasieran izan zuen jendeaurreko informazio tramitean jaso izandako ekarpenetatik sortu den dokumentua.

Hurrengo hogeita hamar egun baliodunetan, gaurtik aurrera, bidezkotzat har daitezkeen alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte udalek, elkarteek eta norbanakoek, edukiarekin eta trazatuaren interes orokorreko adierazpenarekin eta kontzepzio orokorra justifikatzen duten abaguneekin erlazionaturik. Epea 2019ko apirilaren 26an amaituko da.

Trazatuaren aldaketa

Salburuara doan adarraren jende aurreko tramitean aurkeztu diren alegazioak kontuan izanda, auzoaren iparraldean trazatuaren amaiera aldatzea erabaki da. Horrek ez du aldaketa garrantzitsurik eragiten proiektuan.

Aldaketa puntual hori, Salburuako Burdinbide Auzokideen Elkartearen alegazioan aurkeztutako proposamena jasotzeko egiten da. Bertan, Informazio Azterlanaren arabera Juan Carlos I Etorbidearen eta Salburuako Bulebarraren arteko bide-gurutzean zegoen linea amaierako geralekua, Juan Carlos I izenekoa, Juan Carlos I Etorbideko beste gune batean, erdirago, jartzea eskatzen zen, bidaiari eskari handiagoko lekuan, hain zuzen ere.

Vitoria-Gasteizko Udalaren alegazioan jasotako proposamena ere jasotzen da. Bertan, amaierako geralekua Juan Carlos I Etorbidean, Parisko Etorbidearen ondoan, jartzea eskatzen da, bertara Aerodromoko Pasealekutik helduz, Salburuako Bulebarretik irten ondoren, Batasunaren Plaza gainditu eta gero.

Aurreikusitako behin betiko trazatua 2.500 metro inguru da luze. Floridan egongo den geralekuko maniobra gunearen ondoren hasten da, eta Florida kalearen iparraldetik jarraitzen du.

Jacinto Benavente kalearekin duen bide-gurutzearen ondoren, Iliadako Pasealekutik jarraitu eta ezkerrerantz biratzen du, Salburuako Bulebarrera heltzeko. Bide horretan, trazatuak mendebaldetik jarraituko du, Batasunaren plazara heldu arte.

Puntu horretan mendebaldetik inguratuko du biribilgunea, Brusela Etorbidea gurutzatu eta Salburuako Bulebarretik jarraituko du, Aerodromoko Pasealekutik desbideratu arte. Amaitzeko, Erromako Etorbide gainetik gurutzatu eta Juan Carlos I Etorbidean sartuko da. Salburua auzora doan luzapenaren trazatuak bost geraleku ditu: Santa Luzia, Zentro Zibikoa, Nikosia, Salburua eta Juan Carlos I.

Oinarrizko aurrekontua 32,2 milioi eurokoa da, eta egikaritze epea 24 hilabetekoa.  

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak