Eu

Eusko Jaurlaritzak 150.000 euroko kontu-saila onartu du aurtengo Euskadi Literatura Sariak antolatzeko (Gobernu Bilera 2019-03-12)

2019.eko martxoak 12
  • Sariek zazpi modalitate izango dituzte eta irabazle bakoitzak 18.000 euroko saria jasoko du; kopuru horri beste 4.000 euro gehituko zaizkio saritutako lanak beste hizkuntza batera itzultzen badira

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak 150.000 euroko kontu-saila onartu du, bere gaurko saioan, 2019ko Euskadi Literatura Sariak antolatzeko. Joan den urtean bezala, sariek zazpi modalitate izango dituzte eta irabazle bakoitzak 18.000 euroko saria jasoko du. Diru-kopuru horri beste 4.000 euro gehituko zaizkio saritutako lanak beste hizkuntza batzuetara itzultzen badira.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatzen dituen Euskadi Literatura Sariek modalitate hauek dituzte:

  • Euskarazko literatura.
  • Gaztelaniazko literatura.
  • Euskarazko haur eta gazte literatura.
  • Euskarazko literatura itzulpena.
  • Literatura lanaren ilustrazioa.
  • Euskarazko saiakera.
  • Gaztelaniazko saiakera.

Modalitate bakoitzeko saridunek 18.000 euro jasoko dituzte. Halaber, saritutako lanen egileek (euskarazko itzulpenaren modalitatean izan ezik) beste 4.000 euro gordin jasoko dituzte, baldin eta saritutako lana jatorrizkoaz bestelako hizkuntza batean argitaratzeko kontratua 2019ko abenduaren 31 baino lehen sinatzen badute.

Iazko Euskadi Literatura Sarietako irabazleak honako hauek izan ziren:

  • Euskarazko Literatura: Eider Rodriguez, Bihotz handiegia.
  • Literatura Gaztelaniaz: Karmelo Caballero Iribarren, Mientras me alejo.
  • Saiakera Euskaraz: Kepa Altonaga, Patagoniara Hazparnen barrena.
  • Saiakera Gaztelaniaz: Santos Zunzunegui, Bajo el Signo de la Melancolía.
  • Euskarazko Haur eta Gazte Literatura: Eider Rodriguez, Santa Familia.
  • Euskarazko Literatura Itzulpena: Irene Aldasoro, Gailur Ekaiztsuak (Emily Brontë).
  • Literatura Lanaren Ilustrazioa: Yolanda Mosquera, La pequeña Roque (Guy de Maupassant).
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko