Eu

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak eta Secot-enpresako senior boluntariotzak erretirorako trantsizioa sustatu eta boluntariotza bultzatuko dute (Gobernu Bilera 2019-03-12)

2019.eko martxoak 12

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak hala proposatuta, Gobernu Kontseiluak, gaur, Artolazabalek zuzentzen duen sailak eta Secotek, enpresa-aholkularitzako senior boluntariotza batzen duen elkarteak, laster lankidetzako protokolo orokorra sinatzea onetsi du. Protokolo horren bidez, erretirorako trantsizioarekin eta egoera horretatik hurbil dauden pertsonen artean boluntariotza bultzatzearekin zerikusia duten jarduketen garapena sustatu eta bultzatuko da.

Beatriz Artolazabal sailburuaren iritziz, interesgarria da Secoten eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza, zahartze aktiboarekin eta dagoeneko erretiratuta dauden pertsonen arteko boluntariotzarekin zerikusia duten gaiak aztertzeko; izan ere, Secotek sustatzen dituen ekintzak bat datoz 2015-2020rako Zahartze Aktiboaren Estrategian eta 2017-2020rako Boluntariotzaren Euskal Estrategian jaso direnekin.

Protokolo horren bitartez, esperientziak eta tresnak trukatuko dira eta bien intereseko proiektuak garatuko dira. Protokolo orokor horrek sinatzen denetik aurrera izango ditu ondorioak, eta urtebeteko indarraldia izango du. Dena den, aldeek, biek adostuta, urteko luzapena adostu ahalko dute, gehienez beste bi urtez.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko