Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak aurtengo aurreikusita dagoen Urteko Araugintza Plana onartu du (Gobernu Bilera 2019-03-12)

2019.eko martxoak 12
  • Plana Euskadi.eus gardentasun eta parte hartze atarian argitaratuko da, herritarren informazioa, lankidetza eta parte hartzea bermatzeko

Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio gaurko bileran aurtengo Urteko Araugintza Planari. Planak jasotzen ditu 2019an zehar Jaurlaritzako sail bakoitzak aurkeztea espero dituen ekimen arautzaileak (Lege-aurreproiektuak eta dekretuak).

Plana onartu ondoren, Euskadi.eus gardentasun eta parte hartze atarian argitaratuko da, herritarren informazioa, lankidetza eta beharrezko parte hartzea bermatzeko asmoz.

2019ko URTEKO ARAUGINTZA PLANA

 

  1. LEHENDAKARITZA 
  • EAEko kultu-leku edo-zentroei eta erlijio-aniztasunari buruzko lege-aurreproiektua
  • Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako Legea aldatzeko den lege-aurreproiektua
  • 12/2019 Dekretua, urtarrilaren 29koa, Kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak arautzen dituena.
  • Motibazio politikoko indarkeria egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko prozedura garatzen duen dekretu proiektua
  • Atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko, euskal etxeei emango zaizkien dirulaguntzak arautzeko dekretua aldatzeko den dekretu proiektua
  • Horizonte 2020 Europako Ikerketa Esparru Programaren bigarren fasean, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Kide diren agenteek ikerketa proiektuak aurkez ditzaten, diru-laguntzak arautzen dituen Dekretu proiektua
  • Nazioarteko bazkide estrategikoen sareko eskualdeekin lankidetza teknikoko proiektuei emango zaizkien diru-laguntzak arautzeko den dekretu-proiektua.
  • Euskadi Basque Country Laguna erakunde-aitorpena eratzeko eta arautzeko dekretu-proiektua
  • Ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak erregulatzen dituen dekretu-proiektua.
  1. GOBERNANTZA PUBLIKOA ETA AUTOGOBERNUA 
  • Lege-proiektua, euskal enplegu publikoari buruzkoa
  • Lege- proiektua, xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzkoa
  • Dekretu-proiektua, Euskadiko toki erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzkoa
  • Dekretu-proiektua, bikoiztasun-txostena izapidetzeko prozedura arautzen duena, Euskadiko toki erakundeei buruzko 2/ 2016 Legearen 16. artikulua garatuz
  • Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Toki Erakundeen Erregistroa arautzen duena
  • Dekretu-proiektua, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko langileei buruzko araudia ezartzen duena
  • Dekretu-proiektua, Euskadiko Fundazioen Erregelamendua onesteko Dena
  • Dekretu-proiektua, kargu publikodunen betebeharrei eta eskubideei buruzko azaroaren 15eko 156/ 2016 Dekretua aldatzeko dena
  • Dekretu-proiektua, zeinaren bidez onartzen den 2019 urteko Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikoen katalogo eguneratua
  • Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko informazioaren eta komunikazioaren teknologien kudeaketa-eredua arautzen duena
  1. EKONOMIAREN GARAPENA ETA AZPIEGITURAK 
  • Mugikortasun jasangarriaren legearen aurreproiektua.
  • Lege aurreproiektua, apirilaren 8ko Landa Ingurunearen Garapenaren 10/1998 Legea aldatzekoa.
  • Dekretu-proiektua, zeinaren bidez arautzen baitira ikertzaile eta teknologoei nekazaritza-, arrantza- eta elikadura-sektoreko zientzia-, teknologia- eta enpresa-ingurunean prestakuntza emateko laguntzak.
  • Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoan urpeko jarduerak eta urpekaritzako lanbide-jarduera baimendu eta kontrolatzeko baldintzak ezartzen dituena.
  • Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta arrantza-sektoreetako ikerketa, garapen eta berrikuntzarako laguntzei buruzkoa.
  • Dekretu-proiektua, EAEn txakurrak edukitzeari buruzko 101/2004 Dekretua aldatzekoa.
  • Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko itsasoko eta ur kontinentaletako turismo-arrantzari, arrantzako eta akuikulturako turismoari eta arrantza-erakustaldiei buruzkoa.
  • Dekretu-proiektua, mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko planei laguntzeko europar batasunak emandako neurriak EAEn garatzeko eta aplikatzeko (GK 2019/02/26).
  • Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ordaintzeko Erakundea osatzen duen dekretuaren bigarren aldaketa egiteko dena.
  • Dekretu-proiektua, nekazaritza sektoreko zerbitzuak eskaintzen dituzten aldi baterako langileentzako ostatuak sortzeko, egokitzeko edo hornitzeko laguntzak emateko dena.
  • Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen efizientzia energetikoaren ziurtapenaren, ziurtagirien kontrolaren eta haien erregistroaren gainekoa (GK 2019/02/26).
  • Dekretu-proiektua, kanalizatutako gasaren zerbitzu publikoaren instalazioei baimena eman eta horiek jardunean jartzeari buruzko ekainaren 9ko 107/1998 Dekretua aldatzen duena.
  • Dekretu-proiektua, Euskadiko Segurtasun Industrialari buruzkoa.
  • Dekretu-proiektua, Industria Segurtasuneko eta Meategietako gaietan trebatzeko banakako karnetak, baimendutako enpresak eta aitortutako erakundeak arautzeko dena.
  • Dekretu-proiektua, energia produkzitzeko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio baimenen prozedura arautzen duena.
  • Dekretu-proiektua, gasa garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio baimenen prozedura arautzen duena.
  • Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Energiaren Jasangarritasun Legea garatzen duena.
  • Dekretu-proiektua, energiaaren informazioa eta gardentasunari buruzkoa.
  • Dekretu-proiektua, Energia autokudeari buruzkoa.
  • Ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren aldaketa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko Agenteen berrantolatzeko eta eguneratzeko dena.
  • Dekretu-proiektua, zeinaren bidez indargabetzen baita ekainaren 6ko 104/2000 Dekretua, Zumalakarregiko igogailuaren ustiapena Euskotreni esleitzen diona (GK 2019/02/26).
  • Dekretu-proiektua, 2018ko abenduan Estatuko Administrazio Orokorraren eskutik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrera transferitutako Basurtuko Ospitalea-Ariz eta Irauregi-Lutxana-Barakaldo ko trenbide azpiegiturak kudeatzea, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari kudeaketa-gomendioa egiteko.
  • Bigarren Dekretuaren proiektua, 2018ko abenduan Estatuko Administrazio Orokorraren eskutik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrera transferitutako Basurtuko Ospitaleko trenbide azpiegiturak kudeatzea, Recalde-Irala azpiegitura lurperatu berrian, ADIFek Bilboko Ría 2000eri kudeaketa-gomendioa egindakoa, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari kudeaketa-gomendioa egiteko.
  • Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoan garatutako gidaridun ibilgailuak alokatzeko zerbitzuak eragiketa-neurriak erregulatzeko.
  • Dekretu-proiektua, Itsas Garraioko Operadoreen Erregistroarena Dekretu-proiektua, Itsas garraioa erregulatzeko dena.
  • Dekretu-proiektua, itsas garraioa erregulatzeko dena.
  • Dekretu-proiektua, Euskal Kirol Portua zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren estatutuak onartzeko dena.
  • Dekretu-proiektua, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko dekretuaren bigarren aldaketa
  1. ENPLEGUA ETA GIZARTE POLITIKAK 
  • Gazteriaren Euskal Legearen proiektua.
  • Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko maiatzaren 12ko 6/2016 Legea aldatzeko lege-proiektua.
  • Haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteari buruzko otsailaren 18ko 3/2005 Legea bigarren aldiz aldatzeko lege- proiektua.
  • Desgaitasunen bat duten pertsonen enplegu-programa arautzen dituen dekretuaren proiektua eta Euskadiko Enplegu Zentro Berezien erregistroa, inskripzioa eta kalifikazioa arautzen dituena.
  • Haur eta Gazteen Aisialdirako Hezitzaileak Trebatzeko Eskolak eta Haur eta Gazteen Aisialdi Jardueretarako Begirale eta Zuzendariak Trebatzeko Ikastaroak izendapen ofizialez onartzeko eta bertan parte hartzeko moduari buruzko, azaroaren 2ko 419/1994 Dekretua aldatzeko dekretu-proiektua.
  • Adinekoentzako egoitza-zentroen dekretu-proiektua.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen dekretu-proiektua.
  • Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeen erroldari buruzko, dekretu-proiektua.
  • Gizarte itunari buruzko dekretu-proiektua.
  • Telelaguntza-zerbitzu publikoari buruzko, ekainaren 28ko 144/2011 dekretua aldatzeko dekretu-proiektua.
  • Arreta goiztiarraren arloko lanbide-kualifikazioa egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta lanbide-gaitasunen katalogoari buruzko 13/2016 Dekretuaren dekretu-proiektua
  • Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzei buruzko Dekretua bigarren aldiz aldatzen duen dekretu-proiektua.
  1. INGURUMENA, LURRALDE PLANGITZA ETA ETXEBIZITZA 
  • Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko Lege aurreproiektua
  • Euskadiko Natura Ondarea Kontserbatzeko Lege aurreproiektua
  • Etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboari buruzko Dekretua
  • Kreditu-erakundeekin 2018-2020 bitartean finantza-lankidetzan aritzeko Dekretua
  • Arkuko labe elektrikoen zepen erabilpena arautzeko Dekretua
  • EAEko lurzoru kutsatuei buruzko 4/2015 Legea garatzeko Dekretua
  • Urdaibaiko Biosfera Erreserbako baso ustiategien titularrak ekonomikoki konpentsatzeko diru-laguntza-sistema bat onartzeko Dekretua
  • Merkatu libreko etxebizitzen alokairurako ASAP bitartekaritza programa (alokairu segurua, arrazoizko prezioa) arautzen duen Dekretua
  • Jenderik gabeko etxebizitza arautzeko eta neurri batzuk ezartzeko den Dekretua horrelako etxebizitzak benetan okupatu eta bere funtzio soziala bete dezaten
  • Euskal autonomia erkidegoko sektore publikoko kartografia eta informazio geografikoa antolatzeko Dekretua
  1. OGASUNA ETA EKONOMIA 
  1. HEZKUNTZA 
  • Hezkuntza legearen aurreproiektua
  • Dekretua, otsailaren 12koa, zeinaren bidez onartzeko baita Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako –maisu-maistren kidegoetako izan ezik– lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda.
  • 11/2019 Dekretua, urtarrilaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoan emango diren Oinarrizko Lanbide Heziketako 7 tituluri dagozkien curriculumak ezartzen dituena
  • Dekretu-proiektua, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen gehigarrizko ordainsari osagarriei buruzkoa
  • Dekretu-proiektua, unibertsitatez kanpoko erregimen orokorreko zein erregimen bereziko irakaskuntza arautuak emateko ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezartzen duena (arte eta kirol irakaskuntzak)
  • Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko arte-irakaskuntza ez arautuen zentroak sortzeko eta funtzionatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituena
  • Dekretu-proiektua, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko irakasle ez diren lan-kontratudun langileen lanpostuen zerrenda onartzen duen uztailaren 4ko 186/2017 Dekretua.
  • Dekretu-proiektua, unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioen lanpostuak betetzeko dena
  • Apirilaren 3ko 7/2012, dekretua aldatzen duen dekretu-proiektua, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena
  • Maiatzaren 15eko 73/2012 Dekretua aldatzen duen dekretua-proiektua. 73/2012 dekretu hori, hain zuzen, atzerriko hizkuntzen titulu eta ziurtagiriei buruzkoa da, euskal autonomia erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikastetxe publiko eta pribatuetan irakasgaiak edo irakats-arloak atzerriko hizkuntzetan emateko hizkuntza-gaitasunaren betekizunak ezartzen dituena
  • Dekretu-proiektua, Hezkuntza sailburuarena, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasketen antolaketa, berariazko curriculuma eta haren ebaluazioa Euskal Autonomia Erkidegoan irakaskuntza horiek emateko baimendutako ikastetxeetan ezartzen duena
  • Euskal Autonomia Erkidegoan araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzen ezarpena eta irakaskuntza horietako oinarrizko A1 mailaren, oinarrizko A2 mailaren, tarteko B1 mailaren, tarteko B2 mailaren, C1 maila aurreratuaren eta C2 maila aurreratuaren curriculumarena helburu duen dekretu-proiektua
  • Dekretu-proiektua, Euskal Autonomi Elkarteko Ingurugiroarekiko Irakasbideen Hezkuntza eta Ikerketarako Ikastegien (Ingurugela) lanpostuen zerrenda onartzen duen otsailaren 13ko 28/2001Dekretua aldatzen duena
  • Dekretu-proiektua Hizkuntza Normalizazioko Ulibarri programa arautzen duena.
  • Dekretu-proiektua, Hezkuntza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen Dekretua eta HABEren arau organikoak onartzen dituen Dekretua aldatzen dituena
  • Dekretu-proiektua, Hezkutza sailburuarena, ospitaleko eta etxeko hezkuntza-arretarako eta arreta terapeutiko-hezigarrirako lurralde-zentroen lanpostuen zerrenda arautzen duena
  • Dekretu-proiektua, Hezkutza sailburuarena, Ikusteko desgaitasuna duten ikasleen hezkuntza-inklusiorako baliabide-zentroen lanpostuen zerrenda arautzen duena
  • Dekretu-proiektua, Hezkutza sailburuarena, hezkuntza inklusiboaren esparruan aniztasunari ematen zaion erantzuna arautzen duena
  • Dekretu-proiektua, zeinaren bidez azaroaren 10eko 211/2015 Dekretuaren eranskina aldatzen duena, lan-esperientziaren bidez edo prestakuntzarako bide ez-formalen bidez eskuratutako lanbide-konpetentziak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura eta antolamendua ezartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan
  • Dekretu-proiektua, Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako Euskal Autonomia Erkidegoko Zentroa (TKNIKA) sortzen eta zentroko lanpostuen zerrenda onartzen duen Dekretua aldatzen duena
  • Dekretu-proiektua, bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruzko jarduerak gauzatzeko diru-laguntzak arautzen dituena (azaroaren 27ko 248/2012 Dekretua aldatzen duena, bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruzko jarduerak gauzatzeko diru-laguntzak arautzen dituena)
  • Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluaren dekretu-proiektua.
  • Dekretu-proiektua, Lanbide Heziketako Koordinazio Organo Gorena sortzen duena
  • Dekretu-proiektua, Talentuaren Euskal Institutua sortzen eta lanpostuen zerrenda onartzen duena.
  • Dekretu-proiektua, Etorkizuneko Ikasketen Euskal Institutua sortzen eta lanpostuen zerrenda onartzen duena
  • Dekretu-proiektua, Ikaskuntza Aurreratuen eta Digitalizatuen Lanbide Heziketako Zentro Integratua sortzen duena
  • Dekretu-proiektua, lanbide-heziketako eredu konbinatuan espezializatutako ikastetxeak sortzeko dena
  • Dekretu-proiektua, zeinaren bidez aldatu egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleen eskola-garraioari –garraioaren arloan eskumenak dituen sailak finantzatutakoari– buruzko Dekretua
  • Dekretu-proiektua, unibertsitateaz kanpoko Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundearen (ISEI) sorkuntza arautzen duen Dekretua aldatzen duena
  1. OSASUNA 
  • Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko adineko pertsonentzako egoitzetako farmazia-zerbitzuei eta sendagai-biltegiei buruzkoa.
  • 16/2019 Dekretua, otsailaren 5ekoa, zeinaren bidez bigarren aldiz aldatzen baita Euskadiko osasun-sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzak arautzen dituen Dekretua.
  • Dekretua, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan profesionalak askatasunez hautatzekoari buruzkoa.
  • Osasun-profesionalen Informazio-sistemari buruzko 153/2011 Dekretua aldatzea.
  • Dekretua, Erizaingo langileen preskripzioari buruzkoa.
  • Osasun Sailak osasun-zerbitzuak ituntzeko oinarriak ezartzen dituen 77/1997 Dekretua aldatzea.
  • Kontsumo publikokoak diren uren kalitatearen kontrol-, zaintza- eta informazio-sistema arautzen duen 178/2002 dekretua aldatzea.
  • Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko apirilaren 7ko 1/2016 Legean aurreikusitako adikzioen arloko sariak eta aintzatespenak arautzen dituen dekretua.
  • Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko apirilaren 7ko 1/2016 Legean aurreikusitako debekuen kartelen ezaugarri teknikoak arautzen dituen dekretua.
  • Osasun Sailari atxikitako Aholku Batzordeen araubideari buruzko 121/2005 dekretua aldatzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoaren Batzorde Etikoa sortzen duen dekretua aldatzea.
  • Erabilera kolektiboko igerilekuen araudi sanitarioa onartzen duen 32/2003 Dekretua aldatzea.
  • 69/2011 dekretua aldatzea, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluarena.
  1. TURISMOA, MERKATARITZA ETA KONTSUMOA 
  • Dekretu-proiektua, 2012ko maiatzaren 22ko 81/2012 Dekretua, bidaia-agentziei buruzkoa, bigarrenez aldatzeko dena.
  • Dekretu-proiektua, Euskadiko Kontsumoko Kontsulta Batzordea arautzen duena.
  • Dekretu-proiektua, Euskadiko Enpresa eta Jarduera Turistikoen Erregistroa arautzen duena.
  • Dekretu-proiektua, Euskadiko Turismo Mahaia sortzen duen Dekretua aldatzen duena. Dekretu-proiektua, hotel-establezimenduei buruzkoa.
  • Dekretu-proiektua, turismo-gidari zerbitzua gaitzeko.
  • Dekretu-proiektua, landa-ingurunean turistei ostatu emateko establezimenduak arautzen dituen dekretua aldatzen duena.
  1. KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA 
  • Agirien kudeaketa integralerako lege-egitasmoa
  • Lege Gordailuaren Dekretua
  • Euskararen Aholku Batzordeari buruzko urriaren 16ko 176/2007 Dekretua berritzeko Dekretua
  • Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen 82/2017 Dekretua aldatzeko Dekretua
  1. SEGURTASUNA 
  1. LANA ETA JUSTIZIA 
  • 3/2019 Dekretua, urtarrilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan Elkarrizketa Sozialaren Mahaia sortzekoa.
  • Dekretu-proiektua, 207/2008 Dekretua, abenduaren 9koa, Euskadiko Lan Autonomoko Elkarteen Erregistro Berezia eratu eta arautzen duena aldatzen duena.
  • Dekretu-proiektua, EAEn prebentzio sistemako laneko medikuntzaren diziplina prebentiboari buruzko auditoria edo kanpo ebaluazioa egiteko prebentzioko zerbitzuek edo baimendutako erakunde espezializatuek bete beharreko jarduera sanitarioa arautzen duena.
  • Dekretu-proiektua, 84/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena aldatzen duena
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Ekoiure
    2019.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco @Irekia : aprobada la planificación normativa autonómica de 2019 https://t.co/OOkoEuFyvV

Komunikabideek behera kargatzeko