Eu

URAK hasi berri ditu Donostiako Belartzako errekastoa leheneratzeko lanak

2019.eko martxoak 11

URAk hasi berri ditu Donostiako Belartzako errekasto-tarte bat leheneratzeko lanak. Tarte hori bideratu egin zen, izen bereko poligonoan, errekasto-tarte horren ertzetan egin ziren bete-lan batzuen ondoren. Ondorioz, ibilgua estutu zen, ibai-eremua okupatu eta artifizializatuz, eta bere egoera ekologikoa eskastea ekarri zuen.

Lanon xedea da errekastoaren izaera fisikoa naturalizatzea, hartara, ahal den heinean, bere ahalmen ekologikoa berreskuratzeko, berezko dinamika naturala errazteko; landarediak eta faunak, egungo egoerarekin alderatuta, kalitate handiagoko ibai-ekosistema bat sortzeko.

Horretarako, lanok 80 metroko errekasto tarte batean jardungo dira, bideratze-lanen paretak kentzeko, eta ertzetan egin ziren betelanak erauzteko: malda samurragoko errekasto-morfologia sortzea helburu. Ibaiertz bietan ahalbidetuko diren ezponda berri horietan, hasieran, belar-estaldura bat sortuko da, eta gero tokiko ibaiertz landaredia landatuko da.

Ibai-ohea zein hezegunea naturalizatzeko, diametro anitzeko zurezko askotariko gaiak jarriko eta finkatuko dira. Hondar begetalak izateko aukera duten betelanetako materialak (errizomak, sustraiak, edota bestelako landaredi-zatiak) kendu egingo dira egun bertan diren espezie inbaditzaileen egonkortzea edota hedatzea saihesteko (Phyllostachys sp, behintzat).

Halaber, eskuin ertzean libre geratuko den zonalde batean hezegune bat sortuko da, errekastoarekin lotura. Hezegunearen eraikitzeak ezinbesteko egingo du lurra erauztea, lotura egiteko errekastoaren mailarekin bat egin arte: bai hezegunea elikatzeko, baita gainezkatzea egin arte ere.

Lanok egin dira ibai tarte urbanoak  leheneratzeko eta mantentzeko lanak egiteko URAk  eta Udalak zehazteko sinatutako hitzarmenaren pean. Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER) finantziazioa jasotzen du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak