Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Araugintza Plana eta euskal unibertsitate-sistema gidatuko duen plana onartu ditu

2019.eko martxoak 12

Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren ondorengo ohiko prentsaurrekoan, Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarte eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia lagun zituela.

Unibertsitate Sistemaren Plana 2019-2022

Hezkuntzako sailburu Cristina Uriartek jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak onetsi egin du Unibertsitate Sistemaren Plana 2019-2022; unibertsitate guztietarako estrategia eta helburu bateratu batzuk ezartzea helburu duen Plan bat. Hala, azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak ekintza estrategikoen enbor bat ezarri du, ekintza bateratuena euskal unibertsitate-sistema osatzen duten 3 unibertsitateentzat, haietako bakoitzak bere ekintzak modu independente batean garatu ahal izatetik harago doana. “Praktikan, unibertsitate bakoitzaren Plan estrategikoak Eusko Jaurlaritzak definitu duen lan-lerro estrategikoek zehaztutakoak izango dira neurri handi batean”, zehaztu du.

Hezkuntzako sailburuaren arabera, Plan handi eta ausart bat da, unibertsitateen aldetik oso harrera ona izan duena. “Espero dut gure unibertsitate-sistema osoa hobetzen lagunduko duela”, gaineratu du.

Bestalde, Cristina Uriartek jakinarazi duenez, Hezkuntza Sailak eta Gasteizko Udalak asmoen protokolo bat adostu dute hezkuntzako bizikidetzaren eta ekitatearen aldeko lankidetza bat garatzeko.

Urteko Araugintza Plana

Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak onetsi egin du 2019rako “Urteko Araugintza Plana” eguneratzea. Hala, Erkorekak azaldu duenez, Plan honek bere baitan hartzen ditu aurten Gobernuak landu, onetsi eta Legebiltzarrari helaraziko dizkion Lege Proiektuak eta Dekretuak; guztira, 145 arau: 19 lege eta 126 dekretu. Horien artean, sailburuak nabarmendu egin du etorkizuneko lege bat, oraingo lege hauen edukiak eguneratu eta zabalduko dituena: “Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legea”; “Mugikortasun Jasangarriari buruzko Legea”, eta “Gazteriari” eta “Haurren eta nerabeen Arretari eta Babesari buruzko” lege berriak.

Doako Justizia

Gobernuko bozeramaileak ezagutzera eman duenez, Gobernuak 15 milioi euro inbertituko ditu “Doako Justizia” finantzatzen, 2019an. Erkoreka sailburuak argitu duenez, inbertsio horrek bermatu egingo du kalteberatasun-egoera berezian dauden pertsonek doako sarbidea izatea Euskadiko Justizia Administraziora. Hau da, ahalbidetu egingo du pertsona inputatu, atxilotu edo kartzelatu guztiek arreta jasotzea, baliabide ekonomikorik ez dutenean edota babes bereziko kolektiboetakoak direnean: indarkeria matxista, indarkeria familiaren barruan, terrorismoaren biktimak, adingabeak, atzerritarrak, desgaitasun psikikoa duten pertsonak abusu edo tratu txarren biktima...

Dirulaguntzen Plan Estrategikoa

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak onetsi egin du gaur Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saileko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa 2019rako. Tapiak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak 435,9 milioi bideratuko ditu euskal enpresen lehiakortasuna hobetzera, baita Euskadiko ekonomia produktibo osoarena ere. Sailburuak azaldu duenez, Dirulaguntzen Plan Estrategikoa 81 jardute-lerroekin jarriko da abian, eta 384 milioi euro baino gehiagorekin. Gainera, sozietate publiko atxikiek, SPRIk eta EVEk, osatzen dituzte dirulaguntzak 51,9 M gehigarrirekin, industriaren lehiakortasuna hobetzeko, eraginkortasun energetikorako eta berriztagarrien sustapenerako.

Horrez gain, prentsaurrekoan, sailburuek hainbat galdera erantzun dituzte. Besteak beste, Itunpeko Hezkuntzaren inguruan eginak, Terrorismoaren Biktimen Nazioarteko Egunari buruzkoak, Venezuelaren inguruan galdetutakoak, transferentzien inguruan eginak eta Lehendakariak procesaren kasuaren inguruan egindako deklarazioari buruzkoak. 

Gai ordena

Prentsa dossierra

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak