Eu

Euskal enpresek badute jadanik autodiagnostikorako tresna bat jakiteko zenbateraino dauden prestatuta Brexiterako

2019.eko martxoak 10
  • eus plataforman instalatuta dago

Eusko Jaurlaritzak tresna berri bat jarri du martxan, euskal enpresek autodiagnostiko bat egin dezaten jakiteko prestatuta ote dauden Brexitak ekar ditzakeen eszenatoki desberdinei aurre egiteko. Aplikazioa, Arantxa Tapia sailburuak urte hasieran iragarri zuena, instalatuta dago SPRI Taldean  integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren  brexit.eus plataforman.

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak tresna hori diseinatu du ETEek errazago neurtu dezaten Brexitarekiko duten heldutasun- eta esposizio-maila, eta lagungarri izan dadin kontingentzia-plan indibidual baten oinarriak ezartzeko, zeina ezinbestekoa baita Brexitaren arriskuak murrizteko.

Autodiagnostikoko tresnak bultzada bat ematen die enpresei prest egon daitezen Brexit-aren  inpaktu eta erronkei aurre egiteko, eta enpresa bakoitza ebaluatzen du bost eredu giltzarri hauen arabera: Estrategia eta Negozio-eredua, Fiskalitatea eta Aduanak, Lege eta Araudien markoa, Antolakuntza eta Pertsonak, eta Finantza-markoa.

Era berean, aplikazio honek gai giltzarri zenbaiti buruzko gomendio espezifikoak ematen dizkio enpresa bakoitzari txosten indibidualizatu baten bitartez, zeina galdetegian emandako erantzunen arabera osatzen baita.

Laburtuz, Eusko Jaurlaritzak tresna bat eskaini die euskal enpresei jakiteko zein den euren heldutasun- eta esposizio-maila Brexitarekiko, sektore edo tamaina bereko beste enpresa batzuekin alderatuta.

Enpresek dohainik erabili dezakete tresna hau, baina aurretik erregistratu egin behar dira, batetik, antolakundearen oinarrizko identifikazio-datuak izateko, eta, bestetik, enpresaren oinarrizko ezaugarriak ezagutzeko helburu estatistikoekin.

Heldutasuna ebaluatzeko galdetegiak 65 galdera ditu, atal hauetan banatuta:

  1. Estrategia eta negozio-eredua
  2. Arriskuekiko kalteberatasuna
  3. Arriskuetarako prestakuntza

4.Fiskalitatea, aduanak eta legeak

  1. Esperientzia eta antolakundea
  2. Finantza-markoa

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak