Eu

Enpresa eta ordezkari instituzionalek balantze positiboa egin dute Estatu Batuetako bidaiari buruz

2019.eko martxoak 09
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Zibersegurtasuneko euskal enpresek lortu dute dituzten ahalmen teknologikoak multinazional handiei erakustea
  • Offshore energía aukera garrantzitsua izango da sektoreko enpresentzat
  • Munduko Bankuak eta Garapenerako Banku Interamerikanoak Euskadirekin harremana lantzeko nahia agertu dute
  • Egunotan zabaldu diren negozio eta elkarlanerako bide guztien jarraipen eta lanketa egingo da Washingtonen zabaldu berria den bulegoaren bidez

Bai enpresek baita ordezkari instituzionalek oso modu positiboan baloratu dute aste honetan Estatu Batuetako ekialdeko eta mendebaldeko kostetan eginiko bidaia komertziala.

Zibersegurtasuneko eta energiako bilera sektorialek oso sentsazio onak utzi dituzte parte hartu duten enpresen artean. Zibersegurtasunaren alorrekoek auren ahalmen teknologikoak erakutsi ahal izan dizkiete nazioarteko enpresa multinazional handiei. Energiakoentzat berriz, merkatu estatubatuarra bera izan da  negozio aukera anitz erakutsi dituena egingo diren offshoreko instalazio handien bidez; 25GW 15 urtetan.

Alor instituzionalean Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak Energia eta Komertzioko Departamentuekin bilerak egin ditu, eta baita Munduko Bankua edo Garapeneko Banku Interamerikanoa bezalako alde-anitzeko eragileen ordezkariekin ere. Munduko Bankuak elkarlanerako akordio baten oinarriak ezartzeko proposamena egin du, eta Banku Interamerikanoak ordea, Euskadira etortzeko nahia adierazi du energia, zibersegurtasuna edo ingurumen politika eta estrategia publikoak bertatik bertara ezagutu ahal izateko.

Teknologiaren alorrean bidaiak Stanfordeko Unibertsitateko Adimen Artifizialeko laborategiarekin elkarlana abiatu ahal izateko bidea zabaldu du. Euskadiko hainbat zentro teknologikok gainera, eratu berri den BRTA partzuergoko kideetako batzuk, dagoeneko adierazita zuten laborategiarekin elkarlanerako interesa.

Azkenik, Nazioartekotze Euskal Agentziak Washingtonen zabaldu berri duen, eta Jurdana Izagirrek zuzentzen duen bulegoa ezagutzeko aukera izan dute bai enpresek baita ordezkari publikoek ere. New Yorken dagoen Jaurlaritzako delegazioarekin batera, Washingtoneko bulego komertziala izango da azken aste honetan landutako negozio bideak eta harreman instituzionalen jarraipena egiteko ardura izango duena. Bide batez, bulegoa Estatu Batuetan interes ekonomikoak dituzten enpresa guztiei  laguntza emateko prest egongo da.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak