Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Artolazabal eta Beltrán de Heredia, Arabako Kontzejuak sustatu zituzten emakumeen foru-aintzatespenean

2019-03-09
  • Herrialdeko herri txikien garapenaren sei sustatzaile emakumezko

 

VG 19 03 09

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuak parte hartu dute Arabako Foru Aldundiak Emakumeen Nazioarteko Egunaren harian egindako harreran. Ekitaldiaren buru Ramiro González diputatu nagusia izan da, eta ekitaldian Arabako kontzejuetako emakume aitzindariak aintzatetsi dituzte: Lourdes Alonso (Bergonda), Iraida Sáez de Lafuente (Menoio), Carmen Liñares (Txintxetru), Juani Musitu (Kanpezu), Lourdes Domaica (Durana) eta, hil ondoko aintzatespena, Maite Soubies (Gamarra Nagusia).

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ramiro González, Pilar García de Salazar, José Antonio Galera, Eduardo Aginako, Pedro Elosegi