Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadin Errefuxiatuak Jasotzeko Erakundearteko Batzorde Sozialak elkartasuna adierazi die Salvamento Marítimo Humanitario elkarteari eta Aita Mari itsasontziko tripulazioari

2019.eko martxoak 08

Euskadin Errefuxiatuak Jasotzeko Erakundearteko Batzorde Sozialak, joan den otsailaren 14an egindako bileran, elkartasuna adierazi nahi izan die Salvamento Marítimo Humanitario elkarteari eta Aita Mari itsasontziko tripulazioari eta, oro har, migratzaileen eta errefuxiatuen eskubideen alde lan egiten duten erakunde guztiei.

2018an, 4.503 pertsona hil edo desagertu ziren migrazio-bidean, eta horietatik erdia Magrebetik eta Ekialde Ertainetik Europara iristeko ahaleginean, Migrazioetarako Nazioarteko Erakundearen arabera.

Aita Mari erreskaterako prestatua dagoen itsasontzia da, eta Mediterraneo aldera joateko baimena jasotzeko zain dago. Agintari eskudunek erraztu egin behar dute lehentasun humanitarioa duen lan hau lehen bait lehen egitea.

Mahaian parte hartzen duten erakunde eta elkarteek, errefuxiatuen harrerarekin eta giza eskubideen errespetuaren sustapenarekin dugun konpromisoa berresten dugu, eta ildo horretan lanean jarraituko dugula adierazten dugu. Gainera, Estatuko gobernuari eskatzen diogu Aita Mari itsasontziari baimena emateko Mediterraneo itsasoan galduta dauden pertsonak erreskatatu eta laguntza humanitarioa eman ahal izateko.

Eusko Jaurlaritzaren izenean honakoek artu dute parte Mahaian: Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiak, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko