Eu

Negozio aukera garrantzitsuak Estatu Batuetan Euskadiko energia sektoreko enpresentzat

2019.eko martxoak 07
  • Datozen urteotan 25GWko itsasoko haize-offshore potentzia instalazioak egingo dituzte Estatu Batuek
  • Washingtoneko BTI bulego berria hasi da euskal enpresei zerbitzua ematen

Estatu Batuetako ekialdeko eta mendebaldeko kostetan aldi berean lanean aritu diren enpresa eta instituzio ordezkaritzek bat egin dute gaur Washingtonen, SPRIren menpe dagoen Nazioartekotze Euskal Agentziak zabaldu berri duen bulegoan.

Estatu Batuetako ekialdean eta mendebaldean modu paraleloan lanean jardun duten enpresa eta instituzio ordezkaritzek bat egin dute gaur Washingtonen, SPRIren menpe dagoen Nazioartekotze Euskal Agentziak zabaldu berri duen bulego komertzialean.

Energiaren sektoreko euskal enpresek egunotan landu duten agendari buruzko oso balantze positiboa egin dute, oso gertutik ezagutu ahal izan dituztelako  Estatu Batuetan aurreikusten diren proiektu oeoliko offshore garrantzitsuenak. Datozen 15 urteotan 25GW potentzia instalatuko da errekurtso ekonomikoen mobilizazio handia eraginez, eta estatu batuetako merkatura gerturatzeko aukerak biderkatuz.

Helburu horiek lortzeko lan asko dago egiteko oraindik ere eta Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu du oso gertuko jarraipen etengabea egiteko, eta bai New Yorken dagoen Gobernuko delegazioaren bidez bai Washingtoneko bulego komertzialaren bidez, sor daitezkeen negozio aukerak lantzeko jardunaldiak, networking ekintzak, alderantzizko misioak eta abar antolatuz.

Enpresek gainera oso modu positiboan baloratu dute bulegoa zabaltzeko aukeratu den unea, Estatu Batuetan energiaren alorrean lanean hasteko une paregabea delako, beti ere bertan kokatuta dauden enpresen laguntzarekin.

Jurdana Izagirre, bulegoko zuzendaria izan da gaur, Euskaditik etorritako enpresak (Erreka, Euskabea, Ibermática, Idom, Nautilus, Ormazabal, Saitec eta ZIV) eta bertan kokatuta daudenak Siemens Gamesa, Avangrid Renewables, Gestamp o Ibermatica USA besteak beste, elkartzea lortu duen ekitaldian gidari. Jardunaldian EEBBko merkatuaren berezitasunak, aukerak eta arrakastarako giltzak aztertu dituzte.

Egunean zehar Arantxa Tapia sailburuak bilerak egin ditu Estatu Batuetako Komertzio eta Energia departamentuekin.

Euskadi eta Estatu Batuen arteko harreman komertziala

Estatu Batuak, Europatik kanpo, Euskadik gehien esportatzen duen herrialdea da, Hona hemen, balio ekonomikoa kontuan hartuz, Estatu Batuetara esportatzen diren produktu nagusiak: petrolioa, petrolioaren ondoriozko produktuak eta hauei lotutakoak; errepideko ibilgailuak; burdina eta altzairua; metalen manufakturak, eta industriako ekipoak eta makineria.

Azken urteetan esportazioen kopuruak gora egin du, 2016. urtean izan ezik. Urte horretan esportazioa % 10,50 murriztu zen. Azken urtean, azarora arte, 2017 urte osoarekin alderatuta, esportazioak % 7,14 hazi ziren. Hortaz, 2017an eman zen gehikuntzaren berdina edo handiagoa ematea aurreikusi da.

Herrialdearen lehentasunezko sektoreak aztertzean, energia berriztagarriak, automobilgintzaren sektorea eta bioteknologia nabarmentzen ditugu, Estatu Batuetan duten garrantzi ekonomiko eta estrategikoagatik, hazteko duten aukeragatik eta Euskadiko industriarekin duten sinergiagatik.

Bestalde, gaur egun, Euskadiko 80 enpresa baino gehiago daude Estatu Batuetan finkatuak, eta 130 lantoki inguru (filialak edo delegazioak) dituzte. Lantoki horietatik, 58 komertzialak dira, 38 produktiboak eta 12 zerbitzuetakoak.  Hona hemen ordezkaritza zabalena duten sektoreak: energia, automobilgintza, makineria eta produktu metalikoak.

 Washington, 2019ko martxoaren 07an

12 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @SabinAnuzita
    2019.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 📌🇺🇸⚡ Negozio aukera garrantzitsuak Estatu Batuetan Euskadiko energia sektoreko enpresentzat ➡️ https://t.co/xWZuHTLSb8

  • @arantxa_tapia
    2019.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 📌🇺🇸⚡ Negozio aukera garrantzitsuak Estatu Batuetan Euskadiko energia sektoreko enpresentzat ➡️ https://t.co/xWZuHTLSb8

  • @arrecifesystems
    2019.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 📌🇺🇸⚡ Negozio aukera garrantzitsuak Estatu Batuetan Euskadiko energia sektoreko enpresentzat ➡️ https://t.co/xWZuHTLSb8

  • @estiherlavina
    2019.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 📌🇺🇸⚡ Negozio aukera garrantzitsuak Estatu Batuetan Euskadiko energia sektoreko enpresentzat ➡️ https://t.co/xWZuHTLSb8

  • @elmundoempresa
    2019.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 📌🇺🇸⚡ Negozio aukera garrantzitsuak Estatu Batuetan Euskadiko energia sektoreko enpresentzat ➡️ https://t.co/xWZuHTLSb8

  • @NegoBide
    2019.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 📌🇺🇸⚡ Negozio aukera garrantzitsuak Estatu Batuetan Euskadiko energia sektoreko enpresentzat ➡️ https://t.co/xWZuHTLSb8

  • @jonbasterra
    2019.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 📌🇺🇸⚡ Negozio aukera garrantzitsuak Estatu Batuetan Euskadiko energia sektoreko enpresentzat ➡️ https://t.co/xWZuHTLSb8

  • @xabierbasanez
    2019.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 📌🇺🇸⚡ Negozio aukera garrantzitsuak Estatu Batuetan Euskadiko energia sektoreko enpresentzat ➡️ https://t.co/xWZuHTLSb8

  • @BaratoInigo
    2019.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 📌🇺🇸⚡ Negozio aukera garrantzitsuak Estatu Batuetan Euskadiko energia sektoreko enpresentzat ➡️ https://t.co/xWZuHTLSb8

  • @MinerJoxe

    RT @arantxa_tapia: 📌🇺🇸⚡ Atzokoa jardunaldi emankorra izan da ➡️ https://t.co/xWZuHTLSb8 https://t.co/NrHUMGt5VA

  • @Cluster_Energia
    2019.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 📌🇺🇸⚡ Negozio aukera garrantzitsuak Estatu Batuetan Euskadiko energia sektoreko enpresentzat ➡️ https://t.co/xWZuHTLSb8

Ekitaldiko kargudunak