Berriak Hezkuntza
Eu

2019ko Enplegu Publikorako Eskaintza Hezkuntzan: izena emateko epea irekitzera doa

2019.eko martxoak 07
  • Izenemateak egiteko epea bihar, martxoak 8, irekiko da eta hil honen 27ra arte izango da zabalik
  • Hezkuntza Sailak 1.867 plaza deitzen ditu, maisu-maistrentzat, Musika Kontserbatorioetako irakasleentzat eta Hizkuntza Eskola Ofizialetan
  • Azken 25 urteetan Euskadin Hezkuntzan egin den Enplegu Publikorako Eskaintzarik zabalena da

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak gaur argitaratu du, martxoaren 7arekin, Hezkuntza Sailaren ondorengo kidego hauetara sartzeko hautaketa-prozeduretarako dei egiten duen Agindua:

  • Maisu-maistren kidegoa (Haur eta Lehen Hezkuntza): 1.825 plaza orotara
  • Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoa (Musika Kontserbatorioetarako): 32 plaza
  • Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoa: 10 plaza

Deialdi hau argitaratu ondoren, bihar ostirala, martxoak 8, irekiko da hautaketa-prozesuan parte hartzeko izena emateko epea baldintzak betetzen dituzten pertsona guztientzat. Epea zabalik izango da martxoaren 27ra arte.

Hezkuntza Sailak hiru kidegotan eskaintzen dituen 1.867 plaza hauek azken mende laurdenean (1993tik) Euskadin Hezkuntzan deitu den Enplegu Publikorako Eskaintzarik zabalena osatzen dute. Plaza horiek guztiak honela daude banatuta, kidego bakoitzeko espezialitateetan:

 

Maisu-maistren kidegoa

(Haur eta Lehen Hezkuntza)

 

Espezialitateak:

 

Plazak

 
 

Haur Hezkuntza

453

 

Lehen Hezkuntza

795

 

Ingelesa

120

 

Gorputz Hezkuntza

66

 

Musika

66

 

Hezkuntza Berezia. Pedagogia Terapeutikoa

270

 

Hezkuntza Berezia. Entzumena eta Hizkuntza

55

 

Guztira

1.825

 

 

 

Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoa (Musika Kontserbatorioak)

 

Espezialitateak:

Plazak

 
 

Akordeoia

1

 

Kontrabaxua

1

 

Fagota

1

 

Perkusioa

3

 

Pianoa

10

 

Saxofoia

1

 

Tronboia

1

 

Tronpa

1

 

Tronpeta

1

 

Biolina

1

 

Biolontxeloa

2

 

Musika Hizkuntza

6

 

Konposizioaren Oinarriak

2

 

Gitarra Elektrikoa

1

 

Guztira

32

 

 

Hizkuntza Eskola Ofizialetako

irakasleen kidegoa

 

Espezialitateak:

Plazak

 
 

Ingelesa

9

 

Portugalera

1

 

Guztira

10

 

 

1.867 plaza hauez gain, Hezkuntza Sailak aurreikusten du beste 28 plaza ere deitzea Hezkuntzako Ikuskarien Kidegorako. Plaza hauetara karrerako funtzionarioak aurkeztu ahal izango dira, eta deialdia 2019 urtean zehar egingo da.

Hautagaiek kontuan izan beharreko egutegia:

  • Martxoaren 8tik 27ra (biak barne): izen-emateak egiteko epea
  • Maiatzaren 2tik 14ra: izangaiek programazio didaktikoa aurkez ditzaten epea
  • Maiatzaren 2tik 14ra: izangaiek merezimenduak aurkez ditzaten epea

Lehen proba ekainean

Oposizio aldiko bi probetan lehena ekainean burutuko da, Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren. Lehen proba hau kanporatzailea izango da, eta bi zati izango ditu. Horietan lehenean izangaiek idatziz garatu beharko dute euren espezialitateari dagokion gai zerrendako gai bat. Jarraian, kasu praktiko bat idatziz garatu beharko dute, hau ere espezialitatearekin lotura estukoa.

Lehen proba gainditzen duten izangaiak bigarren fasera pasatuko dira. Epaimahaiaren aurrean programazio didaktikoa aurkeztu eta defendatu beharko dute (aurrez, maiatzean, entregatu behar izan duten programazio didaktikoa).

5.000 plaza legealdi honetan

2019rako deialdi hau jarraian egiten den bosgarren Enplegu Publikorako Eskaintza da, 2015ean, 2016an, 2017an eta 2018an burututakoen ondoren. Hezkuntza sailak, era honetan, berretsi egiten du legealdi honetan urtean deialdi bat egiteko hartutako konporomisoa, orotara 5.000 plaza eskainiz. 2017ko EPEan Hezkuntza Sailak Haur eta Lehen Hezkuntzako maisu-maistrentzako 740 plaza eskaini zituen; 2018a berriz, 1.511 izan ziren, Bigarren Hezkuntzarako eta Lanbide Heziketarako. 

 

Hautaketa-prozedura honen inguruko informazio guztia Hezkuntza Sailaren webgunean dago eskura:  https://bit.ly/2J62T2i

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak