Berriak Hezkuntza

Unibertsitate-tasak, izoztuta Euskadin 2019-2020 ikasturterako ere

2019-03-06
  • Neurria graduko zein masterreko ikasketei aplikatuko zaie, lehen eta bigarren matrikuletarako

Bosgarren urtez jarraian, unibertsitate-tasak izoztuta mantenduko dira berriro ere Euskadin. Eusko Jaurlaritzak eskatuta Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluak hartu duen erabakiari esker, ikasleek ez dute beren ahalegin ekonomikoa areagotzeko beharrik izango unibertsitate ikasketak egin ahal izateko datorren 2019-2020 ikasturte akademikoan. Erabaki hau ikasleen lehen eta bigarren matrikuletan aplikatuko da, gradu ikasketetan zein masterretan (beren esperimentaltasun-maila edozein delarik ere).

Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluak hartu duen erabakiarekin, tasek ez dute inolako aldaketarik izango bost ikasturte akademikotan jarraian (2015-2016, 2016-2017, 2017-2018, 2018-2019 eta datorren 2019-2020an).

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)