Eu

Artolazabal´ek Gizarte Zerbitzuen eta Autonomiarako eta Mendekotasunari Arreta emateko Sistemaren Kontseiluan parte hartu du; Kontseiluak Alzheimerraren plana eta haur eta nerabeak babesteko legearen aurreproiektua aztertu ditu.

2019.eko martxoak 06

Madril, 2019 03 06

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur arratsaldean, Madrilen, Gizarte Zerbitzuen eta Autonomiarako eta Mendekotasunari Arreta emateko Sistemaren Lurralde Kontseiluaren osoko bilkuraren bileran parte hartu du. María Luisa Carcedo Osasun ministroa izan da Kontseiluko buru eta, bertan, Alzheimerraren Planarekin, gizarte-txartelarekin, ijitoen kolektiboaren sustapenarekin eta haur eta nerabeak babesteko legearen aurreproiektuarekin zerikusia duten zenbait gai aztertu dituzte.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • María Luisa Carcedo