
Eusko Jaurlaritzak langile publikoei zuzendutako “Erretiro aktiboa boluntariotzaren bidez” jardunaldia antolatu du
Lan Harremanen zuzendari, Izaskun Urienek langile publikoei zuzendutako “Erretiro aktiboa boluntariotzaren bidez” jardunaldiari hasiera eman dio, gaur, Lakuan. Ekitaldia Secot Álava, boluntariotzan aritzen diren jubilatuen elkartearekin lankidetzan antolatu da eta bertan langile publikoei jubilazioak beraiengan duen eragina azaldu zaie eta egoera berri horri aurre egiteko informazioa eskaini.
Secot -eko hainbat bazkideren esperientzia ezagututa Hirugarren Sektoreko boluntariotza lana ezagutzeko aukera izan dute jardunaldira hurbildu direnek. Boluntarioek Gurutze Gorrian, Caritasen eta AFA Araba-n egiten duten lana ezagutu dute hurbiletik.
Gainera, interesa dutenek, jubilazio sasoian osasun arloan, arlo ekonomikoan edo psikologikoan ematen diren aldaketak aztertu ahal izango dituzte Secot Álava –k martxoaren 27rako eta apirilaren 3rako eta 10erako Vitoria-Gasteizen antolatu dituen hitzaldietan.


