Eu

NEIKER-Tecnaliak Labore Estentsiboen Berrikuntza eta Transferentziari buruzko 2019 GENVCE VII. Jardunaldi Nazionalak hartuko ditu

2019.eko martxoak 05

Erreferentziazko ekitaldi bat da, laboreei aplikatutako azken nobedade eta teknologiekin.

NEIKER-Tecnalia, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Erakundeak, GENVCE-Zereal aldaera berriak ebaluatzeko Taldearekin eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioarekin batera, Labore Estentsiboen Berrikuntza eta Transferentziari buruzko 2019 GENVCE VII. Jardunaldi Nazionalak hartu ditu.

Bi urtean behingo erreferentziazko ekitaldi bat da, zeinean erkidego autonomo guztietako nekazaritza sektoreko 1.500 profesional baino gehiago elkartzen diren, laboreei aplikatutako azken nobedadeak eta teknologiak lehen eskutik ezagutzeko.

Deialdia Araban egingo da, 2019ko maiatzaren 28an eta 29an, eta bi zati guztiz independente baina aldi berean osagarriak ditu:

Horrenbestez, lehen egunean biltzar zientifiko bat egingo da Gasteizko Europa Jauregian. Bertan, neguko labore estentsiboen berrikuntzaren inguruko emaitzei eta teknikei buruz eztabaidatuko dute, eta NEIKER-Tecnaliako zuzendari nagusi Leire Barañanok inauguratuko du, oraindik baieztatu gabe dauden beste pertsona batzuen artean.an

Bigarren saioan, berriz, landa jardunaldi demostratibo bat egingo da, NEIKER-Tecnaliak kudeatzen duen “Ilarra” finkan, Arabako Gauna herrian.

Bertan, GENVCE sareak egindako saiakuntza agronomikoetako batzuk erakutsiko dizkiete parte hartzaileei, horien artean, besteak beste, gari, garagar, olo, zekale, koltza eta lekadunen aldaerak egonik.

Gainera, hainbat produktu fitosanitarioren eraginkortasunari eta izurrite eta gaixotasunak kontrolatzeko duten efikaziari buruzko erakustaldiak egingo dira, eta bertatik bertarako erakustaldiak egingo dira, halaber, 4.0 nekazaritzako azken berrikuntza teknologikoen inguruan, tartean droneak, sentsoreak, sateliteak eta beste gailu elektroniko batzuk egonik.

Informazio gehiago: www.genvce2019.com

NEIKER- Tecnalia

NEIKER-Tecnalia, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko sozietate publiko bat da. NEIKERen ahalegina nekazaritzako elikagaien sektorea berritzera zuzentzen da, hainbat ardatzetan, betiere irtenbide berritzaileak eta transferigarriak emateko, nekazaritza-abeltzaintza eta basogintzako produkzio sistemen lehiakortasuna hobetzeko. Jarduera horien emaitzek laguntzen dute nekazaritzaren sektorean etengabeko hobekuntza eta berrikuntza izaten, esaterako, ekonomiatik bioekonomiarako konbergentzia lortzeko soluzioak sortzea, nekazaritza-abeltzaintza eta basogintzaren sektorean medikamentu eta fitosanitarioen arrazionalizazioa lortzea, datu prediktiboen eta zientifikoki aurreratuen modelizazioa eta tratamendua egiteko tresnak sortzea, edo laboreetako teknikak bilatzea produktu berriak sortzeko, naturalagoak, osasungarriagoak, sentsorialki hobetuak eta tokian-tokian sustraituak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak