Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak Aita Mari giza erreskaterako itsasontzia bisitatu du

2019-03-06

Iñigo Urkullu lehendakariak, Jonan Fernandez Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiarekin batera, Aita Mari giza erreskaterako itsasontzia bisitatuko du, Salvamento Marítimo Humanitario GKE-ak gonbidatuta. Bilboko Itsas Museoan ospatu den ekitaldian, Monika Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria ere izan da.

Tripulazioa agurtu ostean, bertaratutakoek ontzia bisitatu dute. Behin amaituta, bilera bat egin dute.

Salvamento Marítimo Humanitario GKE

Salvamento Marítimo Humanitario GKE larrialdietara uztartuta dagoen talde batek osatzen du. Egikizunak itsasoko laguntza, erreskate eta osasun-laguntza burutzea da. Egeo itsasoan (Grezia) sortutako krisi humanitarioaren ondorioz, 2015eko azaroan Salvamento Maritimo Humanitario (ItsasLaguntza Humanitarioa) elkartea sortu zen, beste irtenbiderik gabe, itsasoa zeharkatzera ausartzen diren pertsonei lagundu eta sorosteko. Boluntariotzan, elkarkidetasunean, gizatasunean, unibertsaltasunean, berdintasunean, inpartzialtasunean eta duintasunean oinarrituta, pertsonen bizitza babestea dute helburu. Orain, bertan egindako ekintzez eta boluntarioen formakuntzatz gain, Giza eskubideen inguruan sentsibilizazio lanak ere egiten dituzte.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)