Eu

Euskadiko zibersegurtasun enpresak euren teknologia erakutsi diete nazioarteko inbertitzaileei BCSCk antolatutako jardunaldian

2019.eko martxoak 06
  • Jardunaldia RSA Conference munduko zibersegurtasun azoka handienaren testuinguruan ospatu da.
  • Ordezkaritzak San Franciskoko Euskal Etxean ospatu den topaketan parte hartu du.
  • Ekialdeko kostaldean, enpresa sektoreko euskal enpresek, pala eolikoak forgatzen dituen enpresa bat bisitatu dute Bostonen.

Zibersegurtasuna izan da Estatu Batuetako mendebaldean Arantxa Tapia sailburua eta euskal ordezkaritza egiten ari diren bidaiaren bigarren lan eguneko gai nagusia. Euskal 12 enpresek Euskadiko ahalmen teknologikoak erakutsi dituzte nazioarteko 50 bat enpresa eta inbertitzaileen aurrean.

Alias Robotics, CounterCraft, Enigmedia, Hdiv Security,  SealPath, Panda Security, Redborder,  izan dira Euskal Zibersegurtasun Zentroak antolatu duen jardunaldian euren profil teknologiko eta disruptiboa erakutsi duten enpresak 13 herrialde ezberdinetatik iritsitako ordezkariei. (AEB, Japonia, Taiwan, Israel, Qatar, Mexiko, Espainia eta Holanda besteak beste). Gainera BCAM Iberdrola, Ingecom, Innotec System, Innovalia, S21sec, PwCko eta Ironchip Telko ordezkariak ere gerturatu dira enpresa arteko lan-jardunaldira.

Arantxa Tapia sailburuak eta Javier Dieguez Zibersegurtasun Zentroko zuzendari nagusiak Euskadik duen profil berritzailea azpimarratu dute, baita lurraldearen izaera industriala eta bokazio ekintzaile eta nazioartekoa.

Jardunaldia egunotan San Franciscon ospatzen ari den RSA Conference mundu mailako zibersegurtasun azoka handienaren testuinguruan egin da. Euskal ordezkaritzak Azoka ikusi ahal izan du eta Panda Security, Countercraft eta Hdiv Security enpresek dituzten standetara bisita egin dute.

Zibersegurtasuna Estatu Batuetan

Estatu Batuak da eraso zibernetiko gehien jasaten dituen herrialdea da, orduko 55 mila milioi eraso baino gehiago. Horregatik, eraso zibernetikoen arriskua enpresa eta aditu estatubatuarrak gehien kezkatzen dituen arriskuetako bat da. Horrek eraginda, zibersegurtasunarekin lotutako produktuen eskaera handitu egin da. Sektore honetan 70 mila pertsona baino gehiagok lan egiten dute eta profesional horien beharrak gora egiten jarraitzen duela ikusi da.

Estatu Batuetako gobernuak, 2019an, zibersegurtasunaren arloko gastua 15 mila milioi dolarretara handitu du; 2018an baino 583,4 milioi dolar gehiago. Enpresek munduko zenbateko handiena bideratzen dute zibersegurtasunera. 2017. urtean 21 milioi dolar, 2016an baino 4 milioi dolar gehiago. 2018an, zibererasoek enpresa estatubatuarrei, batez beste, 3,86 milioi dolarreko kostua eragin zieten.

Aurretik aipatutako faktore guztien, eskaeraren gorakadaren, Gobernuaren aurrekontu handiagoaren, enpresen inbertsioaren eta zibersegurtasunaren arloan diharduten enplegatuen eta enpresen kopuruaren ondorioz, Estatu Batuak zibersegurtasuneko munduko merkatu handiena izatera heldu da.

Euskal gizartearekin topaketa San Franciscoko Euskal Etxean

Eguna San Franciscoko Euskal Etxean festa giroan egin den topaketarekin amaitu da. Ehun pertsona inguru elkartu dira bertan, jatorri euskaldunekoak asko, eta egunotan ordezkaritzarekin harremanetan egon diren enpresetako ordezkariak beste batzuk. Topaketan harrerako hitzak Euskal Etxeko eta NABOko (Ipar Amerikako Euskal Elkartea) presidentearen esku egon dira.

Energia ekialdeko kostaldean

Aldi berean ekialdeko kostaldean lanean ari den enpresa-misioak gaur Bostonen Wind Technology Testing Centerrera egin du bisita, pala eolikoak frogatzen dituen enpresara. Gainera, Bedfordeko portua ere ikusi ahal izan dute, bertatik igaroko dira dira Massachussetseko estatuan aurreikusita dauden offshore eolikoetarako ekipoen zati garrantzitsuena.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Javier Dieguez Zibersegurtasun Euskal Zentroaren zuzendaria