Eu

Berlineko ITB nazioarteko azokan erakutsiko du Euskadik bere eskaintza turistikoa

2019.eko martxoak 06

Turista alemanen sarrera Euskadin % 62 gehitu da 2011z geroztik.

2018an ia 115.000 turista alemanek bisitatu zuten Euskadi. Alemania nazioarteko laugarren merkatua da Euskadirentzat.

Berlineko ITBE turismo-azokan izan da Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako sailburuorde Isabel Muela. Euskadik 60 m-ko espazioa du, Turespaña-ko standean, Alemaniako merkatuarentzat bere eskaintza anitza, hiriburuak, Arabako Errioxa eta Euskadiko gainerako erakargarritasun turistiko nagusiak sustatzeko.

ITB azoka gaur inauguratu da eta martxoaren 10era arte bilduko ditu mundu osoko sektore turistikoko profesional nagusiak. Egun horietan, bertara joandako euskal enpresen eta organismoen hainbat bilera hartuko ditu Euskadiko espazioak. Gainera, sailburuordeak bilerak izango ditu beste Autonomia Erkidego batzuetako eta beste instituzio batzuetako bere homologoekin, bereziki “España Verde”-ko ordezkariekin.

Azokaren egunetan garatuko diren jardueren artean, nabarmentzekoa da “The Basque Route”-ren aurkezpena; ostegun goizean izango da, Turespaña-ko standean. Gainera, azoka azken publikoarentzat irekiko den asteburuan, Euskadik dastaketa gastronomiko bat eskainiko du: Idiazabal gazta, gildak eta sagardoa, “txotx” barne.

Hain zuzen ere, gastronomia eta ardoak dira turista alemanentzat Euskadira bidaiatzeko motibazio nagusia, “Ibiltur Aisia 2016-2017” azterlanak bildutako datuen arabera. Hiriak bisitatzea, touringa (Euskadi zeharkatzea) eta turismo kulturala eta ekitaldietakoa dira beste hiru arrazoi garrantzitsuenak merkatu alemana erakartzeko.

Alemaniatik etorritako turismoaren balantzea

2018an, guztira 114.673 turistak bisitatu zuten Euskadi, Alemaniatik etorriak; % 7,5 gehiago 2017koen aldean. Zifra horiek merkatuaren eboluzio positiboari jarraitzen diote, 2011z geroztik beren presentzia helmugan % 62 gehitu dela kontuan hartuta.

Alemania, nazioarteko laugarren merkatu handiena da euskal turismoarentzat, eta ondoren Frantzia, Erresuma Batua eta Estatu Batuak.

Alemanek nahiago dute Euskadi bisitatu maiatzaren eta irailaren artean, merkatu horretako turisten kontzentrazio handiena biltzen den hilabeteetan, alegia. Eta, batez ere, Iparraldeko Renania-Westfaliatik (% 20), Hessetik (% 15) eta Berlinetik (% 13) datoz. Turista alemanak Euskadin egiten duen batez besteko egonaldia 5,1 gauekoa da, eta bere batez besteko gastua, pertsonako eta eguneko, 100€-koa da.

Datozenen % 81 pertsona helduak dira eta % 75entzat lehenengo bisitaldia da helmugara. Bisitatu gaituztenek helmugari buruz egin duten balorazioa oso ona da; izan ere, % 70ek oso positibotzat hartzen dute eta % 30ek nahiko positibotzat. Gainera, egon direnen % 99k Euskadi gomendatuko lieke senideei eta lagunei.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak