Eu

1,8 milioi euroko inbertsioa Euskadiko airearen kalitatea kontrolatzeko sarea hobetzeko eta zabaltzeko (Gobernu Bilera 2019-03-05)

2019.eko martxoak 05

Ogasun eta Ekonomiako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren aurrekontu luzatuan 1,8 milioi euroko ordainketa-kredituak barne hartzea erabaki du, Euskadiko Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sarea hobetzeko eta zabaltzeko inbertsioak finantzatzeko. Inbertsio osagarri hori Sarea osatzen duten neurketa-estazioak berritzeko, unitate mugikor berriak erosteko eta airearen kalitatearen azterketak egiteko erabiliko da.

Kopuru hori jada aurreikusita zegoen diruzaintzako gerakinen kargura Gobernu Kontseiluak azaroan onartutako Finantza Inbertsio Iraunkorren barruan, eta hala jasota zegoen azkenean onartu ez zen aurtengo ekitaldiko Ingurumen Sailaren aurrekontuan.  

Euskadiko Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sarea, gaur egun, lurralde osoan banatutako 53 neurketa-estaziok osatzen dute: 40 Ingurumen Sailarenak dira eta 13 enpresa nagusienenak (zentral termikoak, Petronor, Zabalgarbi, etab.). Enpresa horiek emisioren bat finkatutako mugaren gainetik hautematen badute hori jakinaraztera behartuta daude.  Sailak balidatzen ditu estazio guztien datuak.

Estazio finkoez gain, badituzte beste 6 unitate mugikor emisio-arazo zehatzak edo larrialdi-egoerak ebaluatzeko. Sareak ondorengo parametro hauen mailak kontrolatzen ditu: sufre dioxidoa, nitrogeno dioxidoa, karbono monoxidoa, partikulak eta ozonoa.  Sareak Bilbon lau estazio ditu (Maria Diaz de Haro, Mazarredo, Arraiz, eta Europa parketa); Donostian bost (Puio, Ategorrieta, Añorga, Easo eta Tolosa hiribidea); eta Gasteizen lau (Martxoaren 3aren plaza, Gasteiz hiribidea, Herrandarren kalea eta Farmazia Fakultatea).

Estazio finko bakoitzak kutsatzaileak etengabe neurtzen ditu egunean 24 orduz urteko 365 egunetan. Emaitzak, automatikoki, 15 minuturo, Bilbon kokatua dagoen estazio nagusira bidaltzen dira eta ordubete beranduago webgunean ipintzen dira nahi duen edonork ikusteko: http://www.euskadi.eus/web01-ingai2/es/aa17aCalidadAireWar/estacion/mapa?locale=es

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko martxoak 05

    Restringir el uso del vehículo privado habiendo medios colectivos tanto públicos como privados no se aprovechen con rendimiento en su totalidad y que se terminan pagando con impacto. Idem uso desmesurado de calefacción.

Komunikabideek behera kargatzeko