Eu

Berdearaba argazki-erakusketa ireki berri da Gasteizen

2019.eko martxoak 05
  • Xede du ezagutaraztea Arabako lurraldean sustatutako 10 jarduera berriztatzaile eta jasangarri
  • Proiektua “Fotogasteiz” Gasteizko Argazkilarien elkarteak garatu du eta martxoaren 14ra arte ikusi ahalko da

Vitoria-Gasteiz. 2019.03.05. Berdearaba argazki-erakusketa ireki berri da Gasteizko Independentzia kalean, eta xede du ezagutaraztea  Arabako lurraldean sustatutako 10 jarduera berriztatzaile eta jasangarri.

Proiektua “Fotogasteiz” Gasteizko Argazkilarien elkarteak garatu du eta martxoaren 1etik 10era martxan den  ASTEKLIMA Euskadiko Klima-aldaketaren astearen jardueretako bat da, herritarrak klima-aldaketari aurre egiteko norberaren konpromezua bere egiteko gonbiteari arreta pizteko.

Erakusketa martxoaren 9ra arte Independentzia kalean egongo da; gero Loma jeneralaren enparantzara eramango da, non martxoaren 14era arte ikusi ahalko da.

“Historio horien protagonistak jakitun dira keinu txikiek aldarazten dutela mundua. Haien jardunak izan badira eredu” dio Berdearaba Kontzientziako zuzendari Gustavo Bravok, erakusketa aurkezten duen tótem-etik. Erakusketa kalean da, Araban sustatutako 10 jarduera berriztatzaile eta jasangarri erakusten dituzten 10 totemek osatua.

Toloño mendilorroko Tradiziozko erlezaintza jasangarria Javier González de Martínen eskutik ezagutu ahalko da (Arabako Erletzainen elkartekoa). Sasoiko nekazaritza ekologikoa Bionekazaritza Arabako Nekazari eta Abeltzain Ekologikoko elkartearen eskutik. Bitartekaririk gabeko abeltzaintza ekologikoa Alfredo Alonsok ordezkatuko du; zortzi urtez behiak eta behorrak Villambrosan hazarazten diharduen abeltzaina. Añuan, Iñaki Eceizaren (“Zelaitxo”ren sustatzailea) eskutik, Ahuntz-esneaz egindako artisau gaztandegia ezagutu ahalko da. Gasteizko Jundiz industriaguneko A&B Laboratorios de Biotecnología-ren bitartez, Industria-ekologia proiektua  bat ezagutaraziko da. Geograma enpresako langileen artean, CO2 isuriak murriztarazteko bultzaturiko bizikletaren erabilera sustatzeko proiektuak Emisiorik gabeko mugikortasuna ordezkatuko du. Samaniegoko Ostatu upategiak ardo-upategi ekologikoaren kasua hezurmamituko du.

Gesaltza Añagako gatzaren tradiziozko ekoizpena, Artefruta fruta-dendaren plastiko gabeko komertzioa eta Araiako Bioarkitekturak osatzen dituzten 10 totemak—eguneroko jardunean ere ekosistema zaintzearen beharraz jakitun—  lurraldearen etorkizunari atxikitutako ekonomia-jarduera berrien alde egin zuten 10 pertsonen istorioak ezagutarazteko

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @vg_ataria
    2019.eko martxoak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Ingurumena_Eus: [#ASTEKLIMA] 📸 #Berdearaba argazki-erakusketa ireki berri da #Gasteiz-en ⏩ https://t.co/51js9RCx8A
    Proiektua “Fotogaste…

  • @jenu_ka
    2019.eko martxoak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: ℹ️ Comienza en Vitoria la exposición fotográfica Berdearaba ➡ https://t.co/hu2wdn9JGP #ChangeTheChange19 https://t.co/es2GywcNSL

  • @vg_cea
    2019.eko martxoak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Ingurumena_Eus: [#ASTEKLIMA] 📸 #Berdearaba argazki-erakusketa ireki berri da #Gasteiz-en ⏩ https://t.co/51js9RCx8A
    Proiektua “Fotogaste…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak