Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko jaurlaritzak 50.000 euro bideratuko ditu memoria demokratikoa berreskuratzearekin lotutako liburuak argitaratu eta ikus-entzunezko ekoizpenak sustatzeko (Gobernu Bilera 2019-03-05)

2019.eko martxoak 05

Eusko Jaurlaritzak gaur onetsi du GOGORA-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren laguntza-lerroa. Zehazki, laguntzak -50.000 euroko aurrekontua dute- liburuak argitaratzera eta ikus-entzunezkoen ekoizpenetara zuzenduko dira, Gerra Zibiletik gaurdaino Euskadiko memoria demokratikoa berreskuratuko dutenetara.

Bi kasuetan lanek aurtengo abenduaren 31rako egon behar dute amaituta eta helduko dieten gaiak memoria historikoa eta hurbileko memoria berreskuratzeko eta hauen egia argitzearekin lotutakoak izango dira, giza eskubideen defentsa eta hauen urraketaren salaketa egiteko.

Proiektu bakoitzak 5.000 euroko laguntza jasoko du gehienez liburuen kasuan eta 10.000 eurokoa ikus-entzunezkoen kasuan.

Eskariak aurkezteko epea laguntza horiek jasotzeko, EHAAn argitaratu ondorengo egunetik kontatzen hasi eta hilabetekoa izango da.

Behin EHAAn argitaratzen direnean, eskaerak tramitatzeko moduari buruzko zehaztasunak, deklarazio pertsonalak, justifikazioak eta gainerakoak euskadi.net webguneko ondoko egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/subvencion/2019/liburuak_eta_dokumentalak/y22-izapide.eus

Eskaeraren ondorengo tramiteak honen bidez egingo dira:

http://www.euskadi.eus/misgestiones

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko