Berriak Lehendakaritza
Eu

Gobernu Kontseiluak Martxoaren 8aren inguruan egindako Erakunde Adierazpena (Gobernu Bilera 2019-03-05)

2019.eko martxoak 05

Datorren ostiralean, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna da, aldarrikapenerako jardunaldia; izan ere, aurrerapenak egon badira ere, emakumeek jarraitzen dute mundu guztian egiturazko desparekotasunak jasaten: soldata-arrakala, botere-eremuetara eta erabakiak hartzeko eremuetara sartzeko zailtasuna, zaintzako eta etxeko eginkizunen banaketa desorekatua edo emakumeen aurkako indarkeria, besteak beste. Martxoaren 8an mugimendu feminista protagonista da, mundu-mailan, kalera beren eskubideak aldarrikatzera irteten diren emakume guztiekin batera.

Eusko Jaurlaritzak bat egiten du mugimendu feministak pertsonen bizitza erabakien erdigunean jartzeko egiten duen aldarrikapenarekin, bai eta zainketak gizartean berrantolatzeko dagoen beharrarekin ere. Gainera, zainketak berrantolatzea Gobernu Kontseiluak onetsitako “Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VII. Plan”eko ardatz estrategikoetako bat da. 

Gobernu honek jarraituko du egunero benetako berdintasun eraginkorra lortzeko lanean, bere eskumenen esparruan. Honako hauek dira, besteak beste, berdintasunarekin duen konpromiso irmoaren adibide zehatz batzuk: gurasotasun-baimen berdinei eta besterenezinei buruzko proposamena, Estrategiaren onespena eta soldata-arrakalaren aurkako ekintza-plana edo Berdintasunerako Legea zabaltzeko proposamena; horrela, emakumeen aurkako indarkeriaren kasuen prebentzioaz eta erantzunaz gainera, berdintasuna ere sendotu ahalko dugu eremu guztietan.

Eusko Jaurlaritzak, beraz, berretsi egiten du berdintasun-politikekin duen konpromisoa, eta dei egiten die gizarte osoari eta gizarte-, politika- eta ekonomia-eragile guztiei, guztion artean eskubideak bermatu eta gizarte-eredu jasangarriagoa eta berdinzaleagoa izaten laguntzeko. 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2019.eko martxoak 05

    Comentario de Twitter:
    🚺 Declaración Institucional del Consejo de Gobierno con motivo del 8 de Marzo ➡ https://t.co/rjg0SBvRuF https://t.co/CDuZT0CxrI

  • @Gob_eus
    2019.eko martxoak 05

    Comentario de Twitter:
    🚺 Gobernu Kontseiluak Martxoaren 8aren inguruan egindako Erakunde Adierazpena ➡ https://t.co/udlnJuqnQz https://t.co/U7IsCdCqLV

  • @EnoAventura
    2019.eko martxoak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🔵 Gobernu Kontseiluak Martxoaren 8aren inguruan egindako Erakunde Adierazpena ➡ https://t.co/t5gNIRilDY

Komunikabideek behera kargatzeko