Eu

Artolazabal: “Zainketen profesionalen % 100ek bere lan-akreditazioa izango du 2022´ko abenduaren 31´n”

2019.eko martxoak 06
  • Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak salbuespenezko 4.321 eta behin-behineko 3.364 gaikuntza eman dizkie mendekotasunen bat dutenei arreta ematen lan egiten duten pertsonei
  • Zaintzaile eta gerokultoreen lanbide-kategorietan salbuespenezko 1.275 eta behin-behineko 701 gaikuntza egin ditu
  • Mendekotasunen bat duten pertsonei arreta ematen dieten langileen lanbide-arauketa
  • “Behin-behineko gaikuntza”ren prozesuak muga-eguna du, 2022ko abenduaren 31; denbora mugatua dago, lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozesuak antolatzeko
  • “Mendekotasunen bat duten pertsonei arreta emateko lan egiten duten pertsonei prestakuntza eman behar zaie, bai zainketak jasotzen dituzten pertsonen interesei erantzuteko, bai zaintza ematen dietenen interesei erantzuteko”
  • “Mendekotasunen bat duten pertsonei arreta emateko lan egiten duten pertsonei prestakuntza eman behar zaie, bai zainketak jasotzen dituzten pertsonen interesei erantzuteko, bai zaintza ematen dietenen interesei erantzuteko.”

 

VG 2019-03-06

Beatriz Artolazabalen aurreikuspenen arabera, “Zainketen profesionalen % 100ek bere lan-akreditazioa izango du 2022ko abenduaren 31n”. Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila mendekotasunen bat dutenei arreta ematen dieten langileen lanbide-arauketa garatzen ari da, Ministerioarekin kolektibo horrek akreditazioa lortzeko ezarritako epea luzatzea negoziatu ondoren; hasiera batean, akreditazioa lortzeko epea 2017an amaitzen zen. Eusko Jaurlaritzak gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozeduraren deialdiak 2022ra arte prestatu eta planifikatu ditu.

 Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren iritziz, “mendekotasunen bat duten pertsonei arreta emateko lan egiten duten pertsonei prestakuntza eman behar zaie, legeak hala ezartzen duelako eta, gainera, bai zainketak jasotzen dituzten pertsonen interesei erantzuteko, bai zaintza ematen dietenen interesei erantzuteko. Madrildik denbora asko behar izan zen gai hori garatzeko, eta akreditazio horietarako epea luzatzea lortu genuen. Beraz, lehen urratsa zen izena ematea eta prestakuntza hori jasotzeko konpromisoa adieraztea, denbora-epe jakin batean; horrenbestez, oztopo bat gainditu dugu eta, orain, prestakuntza-planean ari gara lanean.

 Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak salbuespenezko 4.321 eta behin-behineko 3.364 gaikuntza eman dizkie laguntzaile pertsonalaren eta etxez etxeko laguntzaileen eginkizunetan mendekotasunen bat dutenei arreta ematen lan egiten duten pertsonei. Zaintzaile eta gerokultoreen lanbide-kategorietan salbuespenezko 1.275 eta behin-behineko 701 gaikuntza egin ditu

Eusko Jaurlaritzak, autonomia-erkidegoen eta Estatuko Gobernuaren artean adostutako akordioaren aurretik, 2015eko eskakizunak aldatu zituen; izan ere, ez zen aurreikusten 2017ko abenduaren 31n profesionalen % 100en trebakuntza lortu zitekeenik, eta enpleguan egonkortasuna bermatu nahi zen eta, horretarako, zenbait neurri hartu, besteak beste, salbuespenezko gaikuntzak edo behin-behineko gaikuntzak eman.

Lehen fasean, 7.275 gaikuntza bidali dira (salbuespenezkoak eta behin-behinekoak), inoiz etxeko edo erakundeetako gaitasunak aitortzeko deialdiren batean matrikulatuta egon diren pertsonei ofizioz bidaltzeko prozesuari dagokienez.

Halaber, lankidetza-prozesua hasi zen Gipuzkoako Foru Aldundiarekin; izan ere, Gipuzkoako lurralde historikoan Espainiako Estatuan ematen diren PEAPen (laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoak) % 90 inguru ematen da, eta laguntzaile pertsonalaren lanetarako kontratatutako pertsonek mendekotasunen bat duten pertsonei arreta soziosanitarioa emateko lanbide-trebakuntza edo laguntzaile pertsonalaren eta etxez etxeko laguntzailearen kategorian salbuespenezko edo behin-behineko gaikuntza izateko exijitzen dute. Gipuzkoako Aldundiak laguntzaile pertsonalaren prestazio ekonomikoa zuten pertsonak zaintzen zituzten 4.000 pertsonaren datuak eman zizkion Eusko Jaurlaritzari.

Prozesu horretatik, etxez etxeko laguntzaileen/laguntzaile pertsonalen kategoriako 837 gaikuntza berri (salbuespenezkoak eta behin-behinekoak) bidali dira. 4.000 horietatik, gehienek bazuten titulazioa edo gaikuntza-motaren bat.

 Erronkak

Erronka handia une hauetan da behin-behineko gaikuntza duten pertsonek beren trebakuntza-prozesua 2022ko abenduaren 31 baino lehen amaitu ahal izatea. Horregatik zehaztuko du Eusko Jaurlaritzak lau urteko plana, 2018-2022, behin-behineko gaikuntza eskuratzen ari diren eta lan-esperientzia ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozesuetan parte hartzeko konpromisoa sinatu eta onartu duten pertsona horiei guztiei dagokien profesionaltasun-ziurtagiriekin edo lanbide-heziketako tituluekin lotura duen prestakuntza egiteko aukera emateko.

2018an, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzak EEIrekin (Lanbide Heziketaren Ezagutzaren Euskal Institutua) lankidetzan lan egin du, 2022ra arte gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozeduraren deialdiak prestatu eta planifikatzeko. Halaber, etxeko lanetarako kontratuarekin arreta-lanak egiten dituzten emakumeei gaikuntza-prozesuetara jotzeko aukera eman zaie, betiere laguntzaile pertsonalaren edo etxez etxeko laguntzailearen lanbide-kategorian esperientzia izan badute.

 Plana

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak salbuespenezko eta behin-behineko gaikuntzak emateko prozesuarekin jarraitzen du eta, gainera, sortu daitezkeen edo Zuzenean herritarrentzako arreta-zerbitzutik, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-langile emakumeen kolektibotik eta Lanbideko bulegoerako orientazio-zerbitzuetatik, sindikatuetako langileek eta etxeko emakume langileen elkarteetatik eta gainerako enpresa-erakundeetatik gaikuntza-prozesu horri buruz egiten dituzten galderei arreta ematen jarraituko du.

Argibide gehiagorako: www.euskadi.eus/habilitaciones

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EnpleguGizaEJGV
    2019.eko martxoak 06

    Comentario de Twitter:
    ✳️ Zainketen profesionalen % 100ek bere lan-akreditazioa izango du 2022ko abenduaren 31n 🔗 https://t.co/55MHzCZPGi 🔗 https://t.co/wIsV333Z2A

Ekitaldiko kargudunak