Berriak Hezkuntza
Eu

Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko akordioa, derrigorrezko hezkuntzaren ondoko ikasketetako ikasleen eskola-garraiorako

2019.eko martxoak 04
  • Akordioak Ispaster, Mendexa, Amoroto eta Gizaburuaga herrietako Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleei egingo die mesede
  • Ikasle horiek egun dagoen eskola-garraioa erabili ahal izango dute, beti ere beterik gabeko eserlekuak badaude

Hezkuntza Sailak eta Aldundiko Garraio Sailak akordio bat sinatu dute gaur eguerdian. Eusko Jaurlaritza derrigorrezko hezkuntzaren ondoko ikasketetako ikasleak garraiatzera baimendu du akordioak. Zenbaitetan, garraio-zerbitzu orokorra (Bizkaibus) ez da egokia edo nahikoa ezarritako hezkuntza-ibilbideari jarraiki dagozkien hezkuntza-zentroetara bertaratu behar diren derrigorrezko hezkuntzaren ondoko ikasleen mugikortasun-beharrak asetzeko. Kasu horiei aurre egitea da akordioaren xedea.

Ispaster, Mendexa, Amoroto eta Gizaburuaga udalerrietan bizi diren ikasleak jomuga dituen adosturiko neurriaren arabera, ikasle horiek egun dagoen eskola-garraioko zerbitzua (Haur Hezkuntzako bigarren etapa eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza artean -biak barne- dauden ikasleak garraiatzea xede duen zerbitzua) erabili ahal izango dute. Horretarako, Hezkuntza Sailak zerbitzu hori erabiltzeko aukera emango die, beti ere beterik gabeko eserlekuak badaude eta beharrak kontratatuko zerbitzura egokitzen badira. Akordioa sinatu ostean, bere jomuga diren ikasleek egun dagoen zerbitzua erabil dezakete dagoeneko.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Garraioak, Mugikortasuna eta Lurralde Kohesioa sustatzeko Sailak antzeko beste egoera batzuk aztertzeko nahia agertu dute, bi erakundeek gaur sinatu duten akordioa zabaltzeko aukera aztertuz. Hezkuntza Sailak, halaber, beren lurralde historikoetan ematen diren antzeko egoeretan, zeinetan garraio-eskolak ez baituen ikasle horien beharrak asetzen, neurri berdina aplikatzeko aukera iradokiko die beste Foru Aldundiei ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Miguel Angel Gomez Viar