Eu

Plentziako itsasadarreko lokailuen berrantolaketa

2019.eko martxoak 04

Plentziako itsasadarraren egungo egoera analizatzen, aztertzen eta konpontzeko proposamenak lantzen denbora bat igaro ondoren, Eusko Jaurlaritzak, Portu eta Itsas Gaietarako Zuzendaritzaren eta EKP (Euskadiko Kirol Portuak) erakundearen bitartez, Plentziako itsasadarrean zehar kokatutako itsas-aisialdiko ontzientzako lokailuak berrantolatu eta berriak jarriko ditu, itsasadarrean zehar pantalanak ezartzeko proiektu bat egikarituz.

Puntu honetan iitsas-aisialdiko ontzientzako lokailuen eskaera handia dagoela eta aisialdiko dartsenak ematen dituen aukera urriak ezagututa, azpiegitura horiek ezartzea erabaki da. Horrela, 5 eta 8 metro arteko luzera duten 180 ontzi inguru lotu ahal izango dira. Pantalan horietara Plentziako itsasadarreko pasealekuko hainbat puntutan kokatutako pasabide batzuetatik iritsi ahal izango da.

Eusko Jaurlaritzak prozesuari hasiera eman dio, uda ondoren pantalanak ezartzeko obrak hasteko asmoz. Lan horiek EKP erakundeak lizitatuko ditu eta 1.154.346,95 euro inguruko lizitatzeko oinarrizko aurrekontua izango du, azpiegitura hori 2020ko udaberrirako erabiltzeko moduan egoteko. Une horretan, Plentzian 7. zerrendako aisiako ontzientzako lokailu-plazak —aisialdiko gaur egungo dartsena optimizatu ondoren sortuko direnak eta Plentziako itsasadarrean kokatuko diren berriak— emateko prozeduraren deialdia argitaratuko da.

Datozen hilabeteetan, eta udako denboraldiari begira, nabigazio-kanala balizatuko da, ontziak arazorik gabe nabigatzea bermatzeko. Era horretan, sakonera handieneko azalera libratuko da eta, ondorioz, nabigatzeko segurtasuna asko hobetuko da.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko azaroak 02

    Que plan tiene EKP para ubicar las embarcaciones que actualmente están en la ria de Plentzia mientras durán las obras de instalación de pantalanes?

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak