Eu

Klima aldaketa kontuan izanda EAEn uholde arriskuari buruz egiten den kudeaketaz jardunaldia, gaur, Gasteizen

2019.eko martxoak 04

EAEn uholde arriskuaren Kudeaketa, klima-aldaketa antropogenoa kontuan hartuz jardunaldia izango da gaur Gasteizko Goiuri Jauregian,. Ekitaldiak xede du ezagutzera ematea uholde arriskuaren kudeaketarako baliabideetan aurreikusten diren aldaketak, giza-jarduerak eragindako klima aldaketa kontuan izanda.

URAk antolatutako jardunaldi hau Asteklimaren barruan kokatzen da, Euskadiko Klima Aldaketaren Astea, Euskadin egingo dena martxoaren 1etik 10era. Asteklima Change the change Klima aldaketaren nazioarteko konferentziaren jarduera osagarria da, Donostian martxoaren 6tik 8ra izango dena.

Izena eman duten 160 pertsonek bertatik bertara jarraitu ahal izango dituzte Lurzoruen erabilerak eta prezipitazioa: Klima-aldaketaren osagai gehigarria gaiaren inguruan Millán M. Millánen hitzak Mediterranear Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko -CEAM- Valentziako Erkidego Fundazioko ordezkaria. Ondoren, Ba al da Klima aldaketarik? Eta hala balitz, nola eragiten digu? gaiaz jardungo da Jose Antonio Aranda, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei aurre egiteko eta meteorologiako zuzendaritzan meteorologia-arduraduna,. Eta amaierako eztabaida-solasaldia hasi aurretik Uholde-prebentzioa Euskadin: klima-aldaketaren aldagaia nola txertatzen den hidrologia-plangintzaren agiri eta neurrietan izango dute hizpide Jose María Sanz de Galdeano, Aitziber Urquijo eta Ruben Santosek (hurrenez hurren Plangintza eta lanen zuzendaria, Lanen Arduraduna eta Uholde arriskurako teknikaria).

Dakigun orok klima aldaketaren ondorioen artean uraldi-emariak handitzea legokeela pentsatzera bideratzen gaitu. Emariak handitzea uholde arriskua nabarmen okertzea ekarriko luke. Oro har, uholde eremu, ur-sakonera edota emarien abiadura handitzea, eta, ondorioz, baita arriskua ere. Hala ere, aintzat hartu beharra dago gizakiek eragindako klima-aldaketaren eraginari buruz dauden azterlanak ikusita oraindik dagoen ziurgabetasuna, eta, ondorioz, uholde arriskuan izan dezakeen eraginean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Jose Antonio Aranda, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei aurre egiteko eta meteorologiako zuzendaritza; M. Millán Mediterranear Ingurugiro Gaietarako Ikastegia-CEAM