Eu

Beatriz Artolazabalek eta Pilar Varelak oinarrizko errenten eta gizarte-zerbitzuen inguruko esperientziak trukatu dituzte

2019.eko martxoak 04
  • Bilera Lakuan Asturiaseko Gizarte Zerbitzu eta Eskubideetako kontseilariaren eta Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren artean, gizarte-kudeaketari buruzko esperientziak aztertzeko.

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Pilar Varela Asturiaseko Gizarte Zerbitzu eta Eskubideetako kontseilariak lan-topaketa izan dute, gaur goizean, Vitoria-Gasteizen, gizarte-zerbitzuen kudeaketari buruzko esperientziak eta oinarrizko errentako jarduketak aztertzeko

Artolazabalekin batera, topaketan Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak, Borja Belandia Lanbideko zuzendari nagusiak eta Juan Ibarretxe Diru Sarrerak Bermatzeko Errentako eta Enplegurako Prestakuntzako zuzendariak parte hartu dute. Eta, Varela kontseilariarekin batera, Nerea Eguren Gizarte Plangintzako, Antolamenduko eta Berrikuntzako zuzendari nagusia eta Paula Álvarez Prestazio eta Baliabideen Kudeaketako zuzendari nagusia izan dira.

Asturiaseko Gizarte Zerbitzu eta Eskubideetako kontseilariak oinarriko gizarte-laguntzako soldataren xehetasunak eman ditu. Hori prestazio autonomiko nagusia da, Printzerrian gizarte-bazterketarik ez egoteko; gaur egun, 2.249 familia-unitatek jasotzen dute. Halaber, Bizitzeko Eskubideak eta Prestazioak Bermatzeko Lege berriaren berri eman du; legea Parlamentuan izapidetzen ari da eta, horren bidez, eskualdeko gobernuak oinarriko gizarte-laguntzako soldata finkatu eta hobetu nahi du, prestazioa arintzeko neurrien, lanetik eta pentsio jakinetatik datozen diru-sarreretarako salbuespenen eta gutxieneko errentarekin lotuta dauden gizarteratzeko eta laneratzeko programa pertsonalizatuen eguneratzearen bidez.

Asturiaseko gobernu autonomikoaren asmoa da ahultasun-egoeran dauden pertsonen oinarrizko beharrak asetzeko laguntza guztiak antolatu eta integratzea. Horrela, gehigarriak jaso ditu, behar berriei erantzuteko; aldi berean, laguntza gehigarriak planteatzen ditu, adingabeak eta gazteak dituzten familientzako, desgaitasuna eta mendekotasuna duten kideak dituzten familientzako edo etxebizitzaren alokairurako, bai eta osagarri berezia ere, bakarrik bizi direnentzako kotizazio gabeko pentsioetarako.

Bi autonomia-erkidegoetan gizarteratzeko gutxieneko errenten kudeaketa beste aztergaietako bat izan da; izan ere, Asturiasek interesa zuen euskal diru-sarrerak bermatzeko errentaren kudeaketaren ibilbidea ezagutzeko.  Bilera Asturiasek legegintzaldi honetan beste autonomia-erkidego batzuekin batera ezagutzak partekatzeko antolatu duen lan-bileren barruan sartzen da. 2015etik, topaketak izan dituzte Nafarroako, Galiziako, Gaztela eta Leongo eta Aragoiko ordezkariekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak