Berriak Kultura

Basauriko kartzelatik Done Jakuera

2011.eko martxoak 16

Toti Martinez de Lezea idazleak eta Rosa Arrutik, Orioko ostatu-emaile batek, Done Jakue Bideko erromes bihurtzeko esperientzia hurbildu diete

Basauriko presoei Kultura-trukea, paisaia-aberastasuna, adiskidetasuna, elkartasuna eta ahalegin pertsonala dira, besteak beste, Done Jakue Bideak eskaintzen dizkigun gauzetako batzuk, eta, bereziki, kostaldetik eginez gero. Hori da Basauriko kartzelan (Bizkaian) espetxeratuta dauden pertsonek gaur goizean jaso duten mezuetako bat. Bidaiarientzako ezusteko ugari dauzkan bide batera hurbiltzeko aukera izan dute eta.

Gaurkoa ez da egun arrunta izan Basauriko kartzelan; aitzitik, egun berezia izan da.Kartzelako presoek gaur bisita berezia izan dute, bertara hurbildu baitira Toti Martinez de Lezea euskal idazlea eta Rosa Arruti, Orion (Gipuzkoan) Done Jakue Bidea kostaldetik egitea erabakitzen duten erromesak zaintzen ibilitakoa.Bi bisitariek bide horren berezitasunak transmititu dizkiete presoei.

Rosak eta Totik ikusleen jakin-mina piztu nahi izan dute pasadizoak eta istorioak kontatuz; eta, horrez gain, Roncesvalles eta Obradoiroko plazaren arteko kilometroak bizikletaz, oinez, kostaldetik nahiz barrualdetik zeharkatzeko hainbat bideren inguruko informazioa eman diete, edozein bide da ona, norbere gustukoena aukeratu besterik ez dago.

Basauriko presoek eskuragarri duten hezkuntza, kultura eta aisialdi programaren barruko jarduera bat izan da. Basauriko kartzelaren zuzendari José Ángel Badiolak dioenez, “garrantzitsua” da horri esker presoentzat “enpatia une bat delako eta errealitatearen ikuspegi desberdin batekin harremanetan” jartzen direlako, eta, horrela, “pentsaera berri bat eta izaera berri bat gara dezaketelako, eta, horri esker, garapen pertsonala eta soziala lor dezaketelako”.

“Done Jakue Bidea Euskadiko hiru kartzeletan” hitzaldiak Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Turismo sailen ekimen bat dira. Elkarrekin lan egin dute euskal presoei Done Jakue Bideari buruzko informazioa eta hezkuntza emateko. Gaur egin da lehenengo hitzaldia, Bizkaian, eta, gero, hitzaldiak Euskadiko beste kartzeletan ere egingo dira.

Beren zigorraldia bete ondoren, seguruenik, gaur Toti Martinez de Lezea eta Rosa Arrutiren hitzaldia entzun dutenetako batzuek Done Jakue Bidea askatasunean egitea erabakiko dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan