Eu

Topoaren Bentaberri-Antiguako geltokiaren aurrera-hondeaketa lanak amaitu dira

2019.eko martxoak 01
  • Arantxa Tapia sailburuak, Eneko Goia alkateak eta Markel Olano Diputatu Nagusiak Lugaritz-Easo trenbide saihesbidearen obrak bisitatu dituzte

  • 1.700 metro tunel baino gehiago hondeatu da dagoeneko, 1.000 metro erasoko arrapaletan eta 700 metro gehiago lineako tunelean

  • Obren exekuzio maila aurreratuak, Bentaberriri, Antigua auzoari eta unibertsitate inguruari zerbitzua emango dien geltokiaren formak aurreikusteko aukera ematen du

ETSk amaitu du Topoaren Bentaberri-Antigua geltokia etorkizunean jasoko duen haitzuloaren aurrera-hondeaketa (goialdeari dagokiona). Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburuak, Eneko Goia Donostiako Alkateak eta Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusiak lagunduta, Lugaritz-Easo trenbide saihesbidearen lanak bisitatu ditu, eta lan horien exekuzio maila garrantzitsua egiaztatu ahal izan du.

Bentaberrira heltzeko, Tapiak, Goiak eta Olanok, obra zuzendaritzaren ardura duten ingeniariek lagundurik, Zarauzko Etorbideko erasoko arrapalari dagozkion 400 metroko ibilbidea eta Euskotrenen unitateek zirkulatuko duten lineako tunelari dagozkien 400 metro inguruak egin dituzte oinez.

Lanen egikaritze mailak etorkizuneko formak antzemateko aukera ematen du jadanik. Denbora gutxi barru hasiko dira destroza lanak egiten (behealdea). Lan horiek bi fasetan egingo dira, haitzuloaren sekzioa kontuan izanik. Bentaberri Antiguako geltokia, gainerakoak bezala, 97 metro da luze, 50 metroko sakoneran dago eta Bentaberri plazatik eta Xalbador Bertsolaria kaletik ditu sarbideak.

Bentaberriko haitzuloa hondeatzeko lanak behin betiko amaitzen direnean, 17.700 metro kubiko lur aterako dira. Zenbaki orokorretan, bi tarteen, bertako geltokiak barne, hondeaketa lan osoetan, 337.000 metro kubikoko lur bolumena mugituko da.

Gaur egun, trenbide saihesbidearen lanak hiriko hainbat puntutan ikusten dira, eta oso erritmo egokian doaz aurrera, talde teknikoko arduradunek adierazi dutenez. Bentaberriko geltokiaz gain, lineako tunelean 700 metro ere hondeatu dira aurrerantz. Baina, lineako tunelera heltzeko, aurretik Zarauzko Etorbideko, Pio Barojako eta Morlanseko erasoko arrapaletan lan egin behar izan da, 1.000 metro guztira. ETSk jakinarazi duenez, dagoeneko 1.700 metro tunel hondeatu dira.

Gainazalean, obrak Bentaberri plazan eta Xalbador Bertsolaria kalean ikus daitezke. Toki horietan, Bentaberriko geltokirako sarbideak eraikitzeko lanak ari dira egiten; eta baita, saneamendu sakona berrezartzeko eta Xabier Zubiriko kanoiaren piloteen pantailak eta ateburu edo goiko lauza ezartzeko Arrasate eta San Martzial kaleen artean gurpil gaineko trafikorako moztuta dagoen Easo kalean ere.

Lugaritz-Easo trenbide saihesbidea 4,2 kilometro da luze, eta aurrekontu orokorra 180 milioi eurokoa da, Eusko Jaurlaritzak osorik finantzaturikoa. Hiru geltoki berri planteatzen ditu: Bentaberri-Antigua, Erdialdea-Kontxa eta egungoa ordeztuko duen Easo-Amara. Guztiek ere estilo modernoa, garbia eta funtzionala izango dute, Intxaurrondon eta Altzan ezarritako diseinuari jarraituz.

Fitxa teknikoa

Lugaritz-Mirakontxa tartea

ESLEIPENAREN ZENBATEKOA (BEZ APARTE):

38.155.331€

TARTEAREN LUZERA OSOA (osorik lur azpitik):

2.140 metro

LINEAKO TUNELAREN LUZERA:

2.043 metro

GEHIENEKO SAKONERA:

83 metro

HONDEATURIKO LURREN BOLUMEN OSOA:

166.000 m3

 

 

LUR AZPIKO ARRAPALA AUXILIARREN LUZERA:

1. ARRAPALA (obrarako sarbidea)

188 metro

2. ARRAPALA (obrarako sarbidea eta larrialdietako irteera)

473 metro

 

 

BENTABERRIKO GELTOKIA

LUZERA:

97 metro

SAKONERA:

50 metro

HONDEAKETAREN BOLUMENA:

17.700 m3

 

BENTABERRIKO GELTOKIRAKO SARBIDEKO KANOIAK:

1. KANOIA:

121 metro

2. KANOIA:

146 metro

 

 

Mirakontxa-Easo tartea

 

ESLEIPENAREN ZENBATEKOA (BEZ APARTE):

53.284.363€

TARTEAREN LUZERA OSOA (1.960 m. lur azpitik eta 127 aire zabalean):

2.087 metro

LINEAKO TUNELAREN LUZERA:

1.766 metro

GEHIENEKO SAKONERA:

60 metro

HONDEATURIKO LURREN BOLUMEN OSOA:

171.000 m3

 

LUR AZPIKO ARRAPALA AUXILIARREN LUZERA:

MORLANSEKO ARRAPALA (obrarako sarbidea eta larrialdietako irteera)

317 metro

 

 

MIRAKONTXAKO GELTOKIA

LUZERA:

98 metro

SAKONERA:

38 metro

HONDEAKETAREN BOLUMENA:

17.700 m3

 

 

EASOKO GELTOKIA

LUZERA:

96 metro

SAKONERA:

43 metro

HONDEAKETAREN BOLUMENA:

17.400 m3

 

ERDIALDEA-KONTXAKO GELTOKIRA SARTZEKO KANOIAK

X. ZUBIRIKO KANOIA:

100 metro

LOIOLAKO KANOIA:

135 metro

SAN BARTOLOMEKO KANOIA:

95 metro

 

EASOKO GELTOKIRA SARTZEKO KANOIAK:

AUTONOMIAKO KANOIA:

145 metro

ERRONDOKO KANOIA:

60 metro

 

12 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ivan_iriax
    2019.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 🚧🚈 Concluye la excavación en avance de la futura estación de Bentaberri-Antiguo del #Topo ➡️ https://t.co/c8DMpV9sBQ htt…

  • @Pilar_Arana_P
    2019.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 🚧🚈 Concluye la excavación en avance de la futura estación de Bentaberri-Antiguo del #Topo ➡️ https://t.co/c8DMpV9sBQ htt…

  • @MinerJoxe
    2019.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 🚧🚈 Concluye la excavación en avance de la futura estación de Bentaberri-Antiguo del #Topo ➡️ https://t.co/c8DMpV9sBQ htt…

  • @AsierSastre10
    2019.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 🚧🚈 Concluye la excavación en avance de la futura estación de Bentaberri-Antiguo del #Topo ➡️ https://t.co/c8DMpV9sBQ htt…

  • @gorkitaaa
    2019.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 🚧🚈 Concluye la excavación en avance de la futura estación de Bentaberri-Antiguo del #Topo ➡️ https://t.co/c8DMpV9sBQ htt…

  • @arantxa_tapia
    2019.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 🚧🚈 Concluye la excavación en avance de la futura estación de Bentaberri-Antiguo del #Topo ➡️ https://t.co/c8DMpV9sBQ htt…

  • @Jonarkitektura
    2019.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 🚧🚈 Concluye la excavación en avance de la futura estación de Bentaberri-Antiguo del #Topo ➡️ https://t.co/c8DMpV9sBQ htt…

  • @AjuriaRafael
    2019.eko martxoak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 🚧🚈 Concluye la excavación en avance de la futura estación de Bentaberri-Antiguo del #Topo ➡️ https://t.co/c8DMpV9sBQ htt…

  • @JuanMor99939589
    2019.eko martxoak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 🚧🚈 Concluye la excavación en avance de la futura estación de Bentaberri-Antiguo del #Topo ➡️ https://t.co/c8DMpV9sBQ htt…

  • @mikeljares1965
    2019.eko martxoak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 🚧🚈 Concluye la excavación en avance de la futura estación de Bentaberri-Antiguo del #Topo ➡️ https://t.co/c8DMpV9sBQ htt…

  • @deiEJGV
    2019.eko martxoak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 🚧🚈 Concluye la excavación en avance de la futura estación de Bentaberri-Antiguo del #Topo ➡️ https://t.co/c8DMpV9sBQ htt…

  • @JavierZarraona1
    2019.eko martxoak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 🚧🚈 Concluye la excavación en avance de la futura estación de Bentaberri-Antiguo del #Topo ➡️ https://t.co/c8DMpV9sBQ htt…

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Eneko Goia, Donostiako alkatea, Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusia