Eu

Imanol Muñoz ULHIko ikasleak irabazi du X. Euskadiko Ostalaritza Eskolen Eusko Label lehiaketa

2019.eko otsailak 28

Imanol Muñoz Lanbide Heziketako Institutuko (ULHI) ikaslea da aurtengo Eusko Label Ostalaritza Eskolako lehiaketaren irabazlea. HAZIk antolatuta ospatu da Zarautzeko Aiala Ostalaritza Eskolaren egoitzan, “Eusko Labela duen behi tapatxoa, Arabako Patata, Tudelako alkatxofak eta Anchoïade” platera aurkeztu du, eta 700 euroko txekea jaso du sari gisa.

Bigarren saritua Oriana Isabel Quintero izan da, Aiala Ostalaritza Eskolako ikaslea; “Roastbeefa erremolatxa purearekin eta testura eta kontraste entsaladarekin” izeneko platera egin du, eta 500 euroko diru saria jaso du.

Hirugarren postuan Baladi Goiburu (Cebank Ostalaritza Eskola) geratu da, eta sukaldatu duen platera izan da “(H)ASI ERA”. 400 euroko txekearekin saritua izan da.

Hauek izan dira parte hartzaileak:

Bilbao Ostalaritza Goi Eskola: Amazonaseko txahala, Santiago Giraldo Montilla.

Aiala Ostalaritza Eskola: Roastbeefa erremolatxa purearekin eta testura eta kontraste entsaladarekin, Oriana Isabel Quintero Carrillo.

Cebank-Gipuzkoako Goi Mailako Ostalaritza Eskola: (H)ASI ERA, Baladi Goiburu Leis.

Ostalararitza LHII Galdakao: Kortako Orroen Xuxurlak, Antonio Burgos Guerrero.

Egibide-Mendizorrotza Ostalaritza Eskola: Eusko Labela duen haragi zatia bi saltsatan, Mauricio Siriany.

Leioako Ostalaritza Eskola: Txahal haragi solomo betea eta lurra, Hala Bougteba.

Urrutiko Lanbide Heziketa Institutua: Eusko Labela duen behi tapatxoa, Arabako Patata, Tudelako alkatxofak eta Anchoïade, Imanol Muñoz Mayo.

Gamarra Ostalaritza Eskola: Onddo–popieta patata tostadarekin, Maide de Olano.

Sari emate ekitaldian izan dira, besteak beste, Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordea eta Asier Arrese, HAZIko Zuzendaria. Bittor Orozek azpimarratu du: Etorkizuneko sukaldariek Euskadiko kalitatezko produktuen inguruko ezagutza izatea garrantzitsua dela landa ingurune bizi bat izateko, eta bide horretan, lehiaketa hau tresna oso egokia dela esan du.

Balorazioa

Bi epaimahi egon dira egindako guztia epaitzeko. Alde teknikoa baloratu da, eta horrek %35eko balioa izan du. Bestalde, %65 balio izan du dastaketan oinarritutako puntuazioak.

Dastaketa epaimahia honela egon zen osatuta: Eva Argiñano (sukaldaria), Pili Iribar (Iribar Jatetxea), el cocinero Enrique Freischmann (Iriarte jauregia Hotela), Patxi Aldasoro (Harakai) eta Josu Garaialde (HAZIko Fundazioa).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau