ETSk Quality Innovation Award saria jaso du Beijingen bere trenbide sarean ikusmen artifizialeko sistema aplikatzeagatik
Euskal Trenbide Sareak sektore publikoko kategoriako saria jaso zuen atzo Quality Innovation Award 2018 sariketaren amaierako ekitaldian, bere trenbide sarean begiCROSSING izeneko ikusmen artifizial sistema adimentsua ezartzeagatik. Trenbideko pasaguneetan egon daitezkeen arazoak aurretik hautematea errazten du, igarotzeko gunea oztopatuta dagoelako edo trenbide pasaguneko bertako segurtasun elementuren baten akatsaren ondorioz.
Saria, Mikel Yang Basque Trade & Investment-en Txinako ordezkariak jaso zuen. Hori, aldi berean, Spri barruan dago.
QIA, 2007an Excellence Finland izenekoak sortutako lehiaketa da, produktu, prozesu edo antolakuntza berrikuntzen sorkuntza eta garapena bultzatzeko. Ordutik, antolakuntza batzordean, hainbat herrialdetan Kalitatea, Bikaintasuna eta Berrikuntza sustatzeko lanean diharduten hainbat erakunde sartu dira. Herrialde horien artean daude Finlandia, Estonia, Hungaria, Israel, Kazakhastan, Lituania, Letonia, Txekiar Errepublika, Txina, Errusia eta España, Euskaliten eta CEXen bitartez. Guztien helburua parte hartzen duten erakundeen eta herrialdeen lehiakortasuna handitzen laguntzea da.
ETSk sei trenbide pasagunetan aztertu du kontrol sistema hori, eta duela denbora gutxi beste sei puntutan aplikatzea agindu dio Begirale Controlling Risk-i, DOMINIONen ikusmen artifizial sailari.
Euskal Trenbide Sareak, Euskalitek antolatutako Kudeaketa Aurreratuari ematen zaion Euskal Sariaren Quality Innovation Award izenekoaren nazioarteko finalista eta Euskadiko faseko irabazle gisa aitortzen duen saria jaso zuen joan den abenduaren 12an.