Berriak Lehendakaritza
Eu

Autonomia Erkidegoen eta Garapenerako Lankidetzaren XIII. Topaketen anfitrioia izango da Euskadi 2020an

2019.eko otsailak 28
  • Aurtengo jardunaldietan Gema Celorio euskal ikertzaileak Lankidetza Deszentralizatuaren Saria jaso zuen gizartea eraldatzeko hezkuntzan egindako lanagatik

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak Palman otsailaren 21tik  23ra egindako Autonomia Erkidegoen eta Garapenerako Lankidetzaren XII. Topaketetan parte hartu zuen. Bertan autonomia erkidegoetako garapenerako lankidetzako arduradun eta eragileak bildu ziren eta hurrengo urteko jardunaldiak Euskal Autonomia Erkidegoan egingo direla erabaki zuten. 

Autonomia Erkidegoen eta Garapenerako Lankidetzaren Topaketak garapenerako lankidetzaren inguruan hausnartzeko eta esperientziak elkartrukatzeko espazioak sortzeko dira.

Topaketak Estatuko agentzia eta agente ezberdinak batu zituen eta esperientziak partekatu ez ezik, hainbat gai ere jorratu zituzten, hala nola lankidetza deszentralizatua, migrazioak mugetan, sexu eta genero aniztasuna edo ekintza humanitarioan dirutan egindako entregak (cash transfer), besteak beste.

Gema Celoriok edizio honetako saria jaso du 

Aurten Garapenerako Lankidetza Deszentralizatuaren saria Gema Celorio euskaldunak jaso du, 1989tik garapenerako hezkuntzan aritzen den ikertzailea eta irakaslea. Celorio hezkuntzako teknikaria da Hegoa Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuan eta formazio ikastaroetan eta masterretan irakaslea. Halaber, hezkuntza txostenak eta ikerketa lan ugari idatzi ditu.

Jasotze ekitaldian garapenerako hezkuntzako adituak gogorarazi zuen, “oraindik ere pobreziaren aurkako borroka indarrean dago begirada hazkunde ekonomikoan jarri delako eta pertsonei bizkarra eman zaielako”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak