Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Euskal Autonomia Erkidegoko KBE-en izendapena erritmo onean doa aurrera

2011.eko martxoak 15

Euskal Autonomia Erkidegoan Natura 2000 Sareari loturiko lanen bilakaeraren berri eman du gaur Germán Alonso Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako zuzendariak: 52 BIL Batasunaren Intereseko Leku eta 6 HBBG Hegaztientzako Babes Bereziko Gune dira. Legegintzaldi honetan lan horiei emandako bultzada nabarmendu du Alonsok; izan ere, Natura 2000 Sareko guneak izendatzeko lehen kontratazioa ez zen egin 2009ko martxora arte, eta 2004ko abenduan has zitekeen horiek formalizatzen.

Biodibertsitaterako zuzendariak Ingurumenaren Legebiltzar-batzordean gogorarazi duenez, 1994 eta 2003 urteen artean, gune horiekin Natura 2000 Sarea osatzeko EAEko proposamena landu zen, eta 2004tik 2006ra, Euskal Autonomia Erkidegoan Sare hori eratzen zuten guneak onartu zituen Europako Batasunak. Hala ere, guneak izendatzeko lanak ez ziren hasi 2009ko martxora arte.

"Natura Sarea europar guztien egitasmoa da, komuna eta parte hartzekoa, eta eragileak bai herri-administrazioak eta bai herritarrak eta beren erakundeak dira, izan GKEak edo enpresak" adierazi du Alonsok; biodibertsitatea babesteko diseinatuta dagoen Natura Sareak kontserbazio bereziko gune batzuk finkatzen dituela azaldu du, eta gune horietan espezieei eta habitatei loturiko "kontserbazio aktiboa gauzatzeko eremuak" egoten direla.

2011ko lehen seihilekoan 29 guneren dekretu-proiektuei hasierako onespena ematea aurreikusten dela agertu du Germán Alonsok, eta egun Arabako 14 guneren agiri teknikoak lantzen ari direla, eta beste horrenbeste gune agiriak lantzea adosteko fasean daudela.

Natura Sarearen aurretiazko fase batean, 2009an, erakusketa ibiltari bat antolatu zen, eta Euskal Autonomia Erkidegoan barrena ibili zen, oro har herritarrei prozesuaren berri emanez eta bereziki Euskal Autonomia Erkidegoan Natura 2000 Sarea eratzen duten guneetan bizi diren eta lana egiten duten pertsonei (http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3074/es/contenidos/informacion/expo_natura2000/es_expo/exposicion.html).

Gainera, jardueren esparru-agiri bat landu da, eta aurretiazko kontsultetan foru aldundietara, udaletara eta zerikusia duten sektoreetara (nekazariak, abeltzainak, basogintza elkarteak, etab.) bidali da.

Agiriak egin ahala, BIL eta HBBG eremu bakoitzari dagokion agiria jendaurrean jarriko da, eta aldi horretan aurkeztu ahal izango dira azken agirian sartzeko alegazioak.

Gai-zerrenda:

Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako zuzendariaren agerraldia, Daniel Maeztu Perez Aralar taldeko legebiltzarkideak egindako eskariari jarraituz batzordeak eskatuta, Euskadiko Kontserbazio Bereziko Eremuak izendatzeko epea bukatu ondoren Jaurlaritzak zer egiteko asmoa duen azaltzeko. (09\10\06\03\0380)

Mistoa-EB legebiltzar-taldeak aurkeztutako legez besteko proposamena, Garoña ixteari buruzko Eusko Legebiltzarraren ebazpena betetzearen gainean. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0472)

Euskal Legebiltzar Talde Popularrak aurkeztutako legez besteko proposamena, Lehiatu programak, ardogintzaren arloan, erabilitako upelen berritze naturala diruz laguntzeko modukotzat jotzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0482)

Euskal Legebiltzar Talde Popularrak aurkeztutako legez besteko proposamena, Zorrotzako (Bilbo) SADER hondakin toxikoen erraustegiaren emisioei buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0490)

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Director de Biodiversidad y Participación Ambiental