
Eusko Jaurlaritzak Donostian babestutako 872 etxebizitza sustatuko ditu
Donostiako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko akordioa Auditz Akularren eta Txominenean babestutako etxebizitzak sustatzeko
Operazio horietarako, Jaurlaritzak lehendik erosita zituen lurzoruez gain, 5 milioi euro jarriko ditu lurzorutan eta hirigintzako eskubideetan, dagozkien urbanizazio kostuekin. Bi eremu horietan 4.373 etxebizitza egingo dira guztira, 3.059 Auditz Akularren eta 1.314 Txominenean.
Donostiako alkate Odon Elorzak eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolak akordioa iragarri dute gaur Txominenean eta Auditz Akularren babestutako etxebizitzak itunpean sustatzeko.
Etxebizitza horietatik, Eusko Jaurlaritzak 872 sustatuko ditu.
- 687 babes ofizialeko etxebizitzak izango dira.
- 185 etxebizitza tasatuak
6.134 m2 zuzkidura-bizitokietarako utziko dira, hau da, 100 bat alokairuko apartamentuetarako.
Horrela, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak bere babesa eta lankidetza eman nahi dizkio Donostiako Udalari, aurten hasi nahi baititu hiriarentzat garrantzitsuenak izango diren bi hirigintzako operazioak. Hori guztia, krisi ekonomikoak eta kreditu-murriztapenek oztopo bihurtu direnean bizitegirako jarduerak gauzatzeko, eta batez ere, etxebizitza babestuak bultzatzeko.
Eusko Jaurlaritzaren inplikazioa erabakigarria da Auditz Akularreko lehen fasea gauzatzeko herri-administrazioak bakarrik aritzea ahalbidetzeko, eta Txominenean desjabetze bidez.
Gaur iragarritako akordioak une honetan lantzen ari diren Hitzarmenetan bilduko dira.
Txominenea
Plan Orokorrean arabera, eremu horretan 1.314 etxebizitza berri eraikiko dira, 909 inguru babestutakoak. Eremu honek, gaur egun, bizitegirako eraikuntzak, zenbait industria-instalazio, Kristobaldegiko komentua eta Martuteneko espetxea hartzen ditu bere baitan.
Txominenea auzorako ekipamendu berriak daude aurreikusita, eta horien artean Urumea ibaiko parkea (banda perimetrala ibaiertzean zehar), Urumea ibaia hasten denean sortzen diren uholdeak saihesteko ez ezik, herritarrentzako aisialdi-parkea ere izango dena.
Txominenea berroneratze- eta berrurbanizatze-jarduketen premian dago, eta aipatutakoak nabarmen hobetuko dute auzoaren egoera.
Proiektua bi fasetan gauzatuko da, espetxeko instalazioak Zubietako zentro berrira eraman behar baitira. Espetxe berria aurten hasiko dira eraikitzen Eskuzaitzetan, Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak berriki adostutako hitzarmenaren arabera.
Lehenengo fasea.
Fase honetan 837 etxebizitza eraikiko dira:
- 201 libreak
- 636 babestutakoak
Gainera, hiria birgaitze aldera eraitsi behar diren etxebizitzetan bizi diren familiak birkokatzeko, 118 etxebizitza eraikiko dira.
Eremuko desjabetzeak bukatzear eta urbanizazio-proiektua onartzear dago Donostiako Udala. Urbanizazio- eta eraikuntza-obrak gauzatzeko administrazio emakidaren lizitazioa aurten egingo da.
Eusko Jaurlaritzak 3 miloi euro jarriko ditu eta babestutako 202 etxebizitza153 babes ofizialekoak eta 49 tasatuak. sustatuko ditu,
Bigarren fasea.
Bigarren faseari, espetxea eraitsi eta gero ekingo zaio eta 359 etxebizitza eraikiko dira.
Auditz Akular
Honako hau izango da, zalantzarik gabe, Donostia hiriko hirigintza-eragiketa garrantzitsuena. Altzako auzoaren erdialdean kokatutako eremu honek 800.679 m2 ditu.
Honako hauek dira, besteak beste, Auditz Akularrerako finkatutako xedeak:
- Esku hartze esanguratsua ahalbidetzea babestutako etxebizitzaren alorrean, etxebizitza eskuratzeko duen zailtasunei erantzuna eman ahal izateko, eta jarduketa osatzeko, eremuko bertakoentzat zein ingurukoentzat espazio libre eta ekipamenduez hornitzea eremua.
- Eremua antolatzea. Etxebizitzak eraikitzeaz gain, eragiketa honekin Altzako hirigintza-garapena hobetzea da helburua.
-Altza-Pasai Antxoko hiri-inguruan irisgarritasuna hobetzea. Jarduketa guztiak euren artean eta inguruko mugakideekin bateratzen saiatuko gara, zuzeneko konexioak errazteko.
-Molinao errekastoaren ertz bietan egingo den hiri-parke berria, Auditz Akular eta Molinaoko bizitegirako garapenen eta Landarroko ekonomia-jardueretarako garapenaren artean.
3.059 etxebizitza inguru antolatuko dira horrela.
- Araubide orokorreko babestutako 1.726 etxebizitza inguru
- 628 etxebizitza tasatu
- Eta gainerakoak, 705 etxebizitza libre
Egikaritzearen konplexutasunari erantsita daude krisi ekonomiko eta inmobiliarioari lotutako zailtasunak. Hori dela-eta, bi fasetan egingo da.
Orain aurkezten ari garen akordioak Jaurlaritzaren bi konpromiso biltzen ditu, hirigintzako esku-hartzearen bideragarritasuna bermatzen dutenak.
Batetik, Eusko Jaurlaritzak 2 miloi euro jarrita Auditz Akularren duen partaidetza handitzen du, babestutako 115 etxebizitza berri (78 BOE eta 37 tasatuak) sustatzeko konpromisoa hartzen du, aurreko akordioan hartutako sustatze-konpromisoari erantzi behar zaizkienak. Bestetik, udalari 3 miloi euroko lurzoruak erostea dago.
Bestalde, konpromisoa hartu du herri-administrazioak, alegia, bi erakundeak batera Auditzeko lehen fasea sustatzeko.
Lehenengo fasea
Lehenengo fase honetan 898 etxebizitza eraikiko dira (753 babestuak) eta Auditz Akularren aurreikusitako zuzkidura-bizitokietarako hiru lur-sailetan gazteentzako edota nagusientzako 300 apartamentu inguru eraikiko dira.
Lehen fase honetan, Gobernuak babestutako 419 etxebizitza egingo ditu (293 BOE eta 163 tasatuak), baita ekipamendu komunitarioko lur-sail bat ere, alokairuko 100 apartamentu inguru eraikitzea ahalbidetuko duena
Bigarren fasea
Bigarren fasean 2.161 etxebizitza eraikiko dira (1.061 babestutakoa). Bi erakundeez gain, eragile pribatuek ere hartuko dute parte.
Jaurlaritzak, bigarren fase honetan, alokairurako babes ofizialeko 251 etxebizitza sustatuko ditu oraingoz.
Jarduketa horiekin bultzada publikoa eman nahi zaie finantza-krisia edota krisi inmobiliarioa dela-eta martxan jarri ezinik dauden hirigintzako jarduketei. Horrela, Donostian eraikuntza-jarduera berpizteko bultzada publikoa ematen diegu batetik, herritarrei babestutako etxebizitza eskaintzen diegu bestetik, eta hiria berroneratzen eta kalitatezko espazio publikoak ezartzen laguntzen dugu. Izan ere, une zail hauetan uste dugu herri-administrazioek izan behar dugula iniziatiba, gure erantzukizuna baita.
Laburpena:
EUSKO JAURLARITZA |
BOE |
BOET |
BPE GUZTIRA |
ZB |
|
Txominenea |
1a fasea |
81 |
49 |
130 |
|
1b fasea |
72 |
|
72 |
|
|
GUZTIRA |
153 |
49 |
202 |
|
|
AUDITZ AKULAR |
1. fasea |
283 |
136 |
419 |
100 |
2. fasea (alokairua) |
251 |
|
251 |
|
|
GUZTIRA |
534 |
136 |
670 |
100 |
|
GUZTIRA |
687 |
185 |
872 |
100 |