
euskadi.eus sareak markak hautsi ditu, berriz, 2018an 56 milioi bisita izan baititu, aurreko urtean baino % 3 gehiago
- Herritarren kontsulta-kopuru handienak jarraitzen du meteorologiako, enpleguko eta osasuneko orrialdeena izaten
- Berriz ere egiaztatu da igo egin dela mugikorretatik egiten den bisita-kopurua, ordenagailuetatik egiten den kopuruaren aldean: dagoeneko, bisiten erdia ia smartphone edo tabletetatik egiten da
euskadi.eus Eusko Jaurlaritzaren webguneen sareak, 2018an, 56.334.114 bisita izan zituen, 2017an baino % 2,96 gehiago. Bisita horietan, euskadi.eus atarian nabigatzen ari ziren bitartean, ia 223 milioi orrialde ikusi ziren, aurreko urtean baino % 2 gehiago. Bisitan, euskal administrazio publikoaren atari-saretik nabigatu duten pertsonak 3 minutu eta 11 segundo egon dira, batez beste:
EUSKADI.EUS SAREAREN ERABILERAREN DATUAK
KONPARATIBA, 2017-2018
MOTA |
2018 |
2017 |
ALDAKUNTZA |
Bisitak |
56.334.114 |
54.714.097 |
+% 2,96 |
Bisita bakoitzean ikusi den orrialde-kop. |
222.735.037 |
218.326.790 |
+% 2,02 |
Bisitaren batez besteko denbora |
03’11’’ |
03’21’’ |
-% 4,98 |
euskadi.eus sarean 57 atari daude, eta horiek herritarrei informazio eta dokumentazio osoa eta gardena eskaintzen die, formatu errazean, euskal administrazio publikoaren zerbitzu guztien inguruan. Gehien bisitatu diren hiru atariak Euskalmet, Lanbide eta Osakidetza izan dira, hurrenkera horretan:
GEHIEN BISITATU DIREN ATARIAK
2018
WEBGUNEA |
BISITA KOP. |
BISITA BAKOITZEAN IKUSI DEN ORRIALDE KOP. |
Euskalmet: denboraren eta itsasoaren iragarpena, ohar eta alerta meteorologikoak… |
11.710.318 |
47.677.440 |
Lanbide: Euskal Enplegu Zerbitzuak bildutako enplegu-eskaintzak |
8.740.637 |
57.444.617 |
Osakidetza: euskal osasun-zerbitzuaren informazio guztia, kanpainei, aholkuei, administrazio-izapideei, aurretiko hitzorduari eta beste hainbati buruz |
7.683.698 |
7.683.698 |
Egoitza Elektronikoa: horren bidez, izapideak egin daitezke Eusko Jaurlaritzarekin, era seguruan eta legezko berme guztiekin |
2.947.224 |
7.182.556 |
IVAP+ HABE: Enplegu publikoa, lan-poltsak, administraziorako prestakuntza, euskara, hizkuntza-eskakizunak, euskaraz lan egiteko baliabideak, argitalpenak, liburutegia… |
2.456.762 |
7.972.928 |
Turismoa: produktu turistikoak, laguntzak, araudia, lehiakortasuna… |
2.010.507 |
4.384.447 |
Kontratazio Publikoa Euskadin: euskal administrazioak eginiko kontratazio publikoei buruzko informazioa |
1.091.083 |
4.123.818 |
Etxebide: Etxebizitzaren Euskal Zerbitzua |
1.055.364 |
2.915.033 |
GAILU MUGIKORRAK
2015ean euskadi.eus atari nagusia birmoldatu zen eta, orduan, erabat irisgarri bilakatu zen telefono eta tabletentzako; horrela, gailu mugikorretatik egiten den bisita-kopurua nahiko handitu dela egiaztatu da. Urte horretan, ia 10 milioi bisita erregistratu ziren gailu horien bidez, bisita guztien % 30,5. Hiru urtean baino ez, 2018an, dagoeneko, ia erdia, 23 milioi bisita, smartphone edo tabletetatik egin zen, eta, gainera, beherakada antzeman da ordenagailuetatik egiten den nabigazio-kopuruan.
SARTZEKO ERABILI DEN GAILUAREN ARABERAKO DATUAK
KONPARATIBA, 2015-2018
SARTZEKO GAILUA |
2018KO BISITAK |
2017KO BISITAK |
2016KO BISITAK |
2015EKO BISITAK |
Mahaigaineko ordenagailua |
% 51,3 |
% 55,55 |
% 59,77 |
% 69,5 |
Telefono mugikorrak |
% 44,1 |
% 39,22 |
% 33,98 |
% 24,7 |
Tableta |
% 4,6 |
% 5,23 |
% 6,26 |
% 5,8 |
2018KO NOBEDADEAK
2018an, Eusko Jaurlaritzak “Nire Karpeta” sortu zuen, leihatila digital bakarra; horren bidez, herritarrek online eta sarbide seguru bakarrarekin kudea dezakete euskal administrazio publikoarekin duten harreman guztia. Zerbitzu hori aurreko “Nire Kudeaketak” izenekoaren ordezkoa da, eta jauzi kualitatiboa izan da herritarren eta administrazioaren arteko harreman digitalean; izan ere, aukera ematen du edozein gailutatik sartzeko, edozein ordutan eta edozein lekutan. 2018an, “Nire Karpeta” atariaren bisitak % 53,7 hazi dira, aurreko urtearen aldean.
NIRE KARPETA ATARIAREN DATUAK
KONPARATIBA, 2018A ETA 2017A
MOTA |
2018 (Nire Karpeta) |
2017 (Nire Kudeaketak) |
ALDAKUNTZA % |
Bisitak |
306.569 |
199.423 |
+% 53,7 |
Bisita bakoitzean ikusi den orrialde-kop. |
1.333.073 |
1.239.536 |
+% 7 |
2018ko beste nobedade bat izan da Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa berritu dela, haren erabilgarritasuna eta irisgarritasuna hobetzeko. Egoitza horrek, 2018an, 1,4 milioi bisita baino gehiago izan zituen eta 4,1 milioi orrialde ikusi ziren.
Atari digital berriak egitura- eta diseinu-hobekuntzak ditu:
- Nabigazio-egitura berria: egoitza elektroniko berria intuitiboagoa eta zuzenagoa da. Beste egoitza batzuk aztertu dira eta erabiltzaileen portaera eta informazio hori edukiak zenbait ataletan batzeko baliatu da
- Diseinua: egoitza elektroniko berriak euskadi.eus webaren diseinu bera du, eta nabigazio-egitura berean dago. Horrela, azkarrago ezagutuko dugu nabigatzeko eta edukian sartzeko modua.
- Testuak eta edukiak: IVAPek Administrazio Hizkera Atalarekin batera lan egin da egoitza berriko testuak berriro prestatzeko eta, horrela, komunikazio argia eta ulergarria izateko, administrazio-hizkera argiaren eta irakurtzeko errazaren aldeko apustua egin baita.
- Gailu mugikorrak: egoitza elektroniko berrian, edukira sartzeko eta tramitazioak egiteko edozein gailu mugikor erabili ahalko da, bai telefonoak, bai tabletak.
15 URTE HERRITARREI ARRETA EMATEN
Eusko Jaurlaritzaren atari-sarea, euskadi.eus, 2004an sortu zen, zerbitzu publikoa emateko eta euskal administrazio publiko guztientzako topaketarako espazio gisa. Hori dela eta, beste euskal erakunde batzuen webguneetara sartzeko estekak ere jaso ditu: hiru foru-aldundiak, hiru batzar nagusiak, Eusko Legebiltzarra, EUDEL etab. Elebiduna da, erabat, eta “.eus” domeinua erabiltzen du; izan ere, Eusko Jaurlaritzak hasieratik bultzatzen du “PuntuEus” fundazioaren lana; fundazioa euskara sustatzeko eta Euskadi mundu digitalean kokatzeko sortu zen.
Eusko Jaurlaritzak euskadi.eus sarearen mendeko webgune guztiek sarbide unibertsala eta horiek kontsultatzen dituzten pertsonek eta erabilera-testuinguruak dituzten muga tekniko, fisiko, sentsorial edo intelektualetatik independentea den sarbidea dutela bermatzeko konpromiso irmoarekin lan egiten du. Horrela, estatuko administrazio orokorrak eginiko “Web Irisgarritasunaren Behatokia”k 2018an euskadi.eus sareari 9,3 puntu eman zizkion 10etik, irisgarritasun-mailei eustearren; horrela, “desgaitasuna duten pertsonek teknologietara, produktuetara eta informazioaren eta gizarte-komunikabidearen gizartearekin zerikusia duten zerbitzuetara duten sarbidea”ri buruzko araudia betetzen da.
Gainera, Eusko Jaurlaritzak jarraitzen du “Irakurketa Erraza” proiektuan aurrera egiten, testu errazak eta argiak sartzeko, herritarrek euskal administrazio publikoaren informazio ofizialaren edukia erraz ulertu ahal izateko. Eusko Jaurlaritzaren helburua da lehenengo osatzen joatea eta, gero, batzuetan konplexuak diren hizkera espezializatuak ordezkatzea (administrazio-, ekonomia-, zuzenbide-hizkera, besteak beste) eta beste ohikoago eta errazago batzuk erabiltzea, esaldi laburragoekin eta egitura sinpleagoekin.
2015ean, webgunea berriro diseinatu zen, izapideak ahalik eta gehien sinplifikatzeko eta, horrela, pertsonei denbora eta administrazioari kostuak aurrezteko. Lineako espazio publikoa da; gobernamendu onaren balioetan oinarritzen da, eta politika publikoetan irekiera, gardentasuna eta herritarren partaidetza nagusitzen ditu.