Berriak Kultura
Eu

AT! ikuskizunak Etxepare Institutuaren “espiritua, filosofia eta printzipioak” erakutsiko ditu

2011.eko martxoak 14

Etxepare Institutuak AT! ekitaldia aurkeztuko du bihar Arriaga antzokian 19:30ean; ikuskizunak, Fernando Bernuésen zuzendaritzapean, Euskal Herriko lehen mailako idazle, aktore, musikalari eta dantzarien ekarpenak barne hartuko ditu

AT! ekitaldiaren asmoa institutuaren “espiritua, filosofia eta printzipioak” erakustea da. Horretarako, ikuskizun bat antolatu da, eta, era berean, Euskal Herriaren sorkuntza-ahalmena erakusteko helburua du. “AT!" ekimen kolektibo bat da, euskaraz nahiz gaztelaniaz idazten duten 25 idazle euskaldunek ekitaldirako berariaz prestatutako testuak barne hartzen ditu eta 28 aktorek, 7 musikarik eta 7 dantzarik antzeztuko duten ikuskizun batean biltzen ditu. Gaur goizean egin den prentsaurrekoan, Kultura Sailburu Blanca Urgell, Etxepare institutuko zuzendari Aizpea Goenaga, euskararen sustapen eta hedapenerako zuzendari Mari Jose Olaziregi eta AT! ikuskizunaren zuzendari Fernando Bernués izan dira.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Consejera de Cultura