Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Eusko Jaurlaritzak, ostatuen kalitatea bermatzeko helburuan NEKATUR babesten du, horrela, landa garapena eta turistikoa bultzatuaz

2019-02-27

Gaur, Nekatur Euskadiko Nekazalturismo eta Landa etxeen elkarteak urteko batzarra egin du bere bazkideekin Ortuellako Meaztegi Golfen instalazioetan, Bizkaian, eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Orozek parte hartu du bertan.

Azken urte honetako datuak eta kontuak ezagutarazteaz gain, elkarteko kide diren nekazalturismoen eta landa etxeen landa garapena eta garapen turistikoa lortzeko 2017-2020 aldirako hirugarren Plan Estrategikoaren barruan jasotzen diren jarduketak berrikusi ditu Nekaturrek, lehiakortasunaren hobekuntza azpimarratuta.

Batzarrean, Oroz sailburuordeak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak Euskadiko nekazalturismoak eta landa etxeak babesten dituela. Aurten, Erabilera turistikoko etxebizitzei eta etxebizitza partikularretako logelei buruzko uztailaren 3ko 101/2018 Dekretuaren 1. Xedapen Gehigarriaren gogoeta eta lanketa egin da eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzak bertan hartu du parte, eta, Orozen iritziz, horrek bermatuko du Nekaturreko bazkideek beren ostatu lekuen kalitatea bermatzeko egindako lana.

Orozek azpimarratu duenez, “Sailburuordetza Nekaturrekin batera ari da lanean, landa garapen eta garapen turistiko iraunkorra eta lehiakorra lortzeko bidean. Elkarlanean jarraitu behar dugu gure nekazaritza ereduaren alde, zeina batez ere familiarra eta mendialdekoa baita eta emakumearen presentzia handia baitu; izan ere, nekazaritza honek iraun ahal izateko berritzailea izan behar du eta, horregatik, hain zuzen, dibertsifikatu behar ditu bere sarrera iturriak. Zentzu horretan, turismoa erabat bateragarria da nekazaritzako jarduerekin”.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetza eta Nekatur elkarlanean ari dira hainbat hitzarmen ekonomikoren bitartez, ekimen pribatutik eta publikotik sortzen diren proiektuen bitartez eta HAZI Fundazioak eskainitako aholkularitza eta prestakuntza zerbitzuen bitartez, landa turismoaren ahalmenak sakon garatzeko asmoarekin, garapen sozioekonomikoa eragiteko, gure nekazarien jarduera osatuta baina, oro har, Euskal Herriko landa ingurunea jomuga turistikoa eta esperientziarako lekua izan dadin beharrezkoa den testuingurua sortuta.

Iruzkin bat
  • 2019-07-31

    Nekatur no solamente representa agroturismos asociados a agricultura segun tengo entendido.
    Nekatur tambien representa a casas rurales que no están complementadas con una actividad agraria .
    Debo entender por la nota que al apoyar a Nekatur, apoya cualquier de las opciones agroturismo y casa rural ó sólo agroturismo por su complementariedad con actividad agraria.
    Entiendo que cualquiera de las 2 opciones de alojamiento desarrolan las capacidades del turismo rural para generar desarrollo socioeconomico.
    Así mismo me gustaria hacerles la siguiente pregunta:
    En el mundo rural tambien existen los conceptos de alquiler vivienda turistica y alquiler de habitaciones turisticas.
    Al encontrarse localizados en el mundo rural también estos ultimos y a su vez generar tambien desarrollo socioeconomico y estar regulado por decreto su actividad y poseer registro de la delegacion de turismo, me pregunto si se ha planteado tambien apoyar su actividad a la vez que apoya a Nekatur.
    Cual es el motivo por el que no se brinda el apoyo a las VUT -VUHT en el medio rural siendo los objetivos de ambos identicos, localizandose en el mismo medio y generando ambos desarrollo socioeconomico.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)