Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

EuskoTrenek bere adierazle nagusiak hobetu ditu 2010ean

2011.eko martxoak 14

%6ko igoera izan du bidaiarien eskarian eta aurreikusitako defizita 4,6 milioi euro baino gehiago murriztu da

2010ean eskariak gora egin zuen, zerbitzuaren kalitateak maila altua lortu zuen eta kudeaketaren emaitzak hobeak izan ziren, diru sarrerek gora egin zuten eta gastuek, berriz, behera. 32 milioi pertsonak erabili zituzten EuskoTrenen garraio zerbitzuak ia, inoiz baino gehiago. Egunean, batez beste, 87.492 pertsonak erabili zituzten.

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren sozietate publikoak bere adierazle nagusien eboluzio positiboa erakutsiz amaitu zuen 2010eko ekitaldia. Euskadiko garraio operadoreak, berak kudeatzen dituen garraioak gehiago erabiltzea lortu zuen, eskainitako zerbitzuaren kalitatearen maila altuari eutsi zion eta kudeaketaren emaitzak hobetu zituen, diru sarrerak handitu eta ustiapen gastuak murriztu egin baitziren. Hori guztia, ezarritako zerbitzu konpromisoei eutsiz eta, kasu batzuetan, horiek handituz. Kudeaketaren alorreko lorpen horien ondorioz, EuskoTrenek 4,6 milioitan murriztu ahal izan du aurreikusitako defizita.

2010ean, EuskoTrenek kudeatzen dituen garraio zerbitzuek onarpen maila altuagoa lortu dute hiritarren aldetik. Hobetu egin dira eskaini den zerbitzuaren maila eta kalitatea eta hiritarrek horren inguruan izan duten pertzepzioa eta onarpena.

  • § EuskoTrenek %6ko hazkundea lortu du bere zerbitzuak erabili dituzten pertsonen kopuruari dagokionez.
  • § Garraiaturiko tona kopurua %15 handitu da.
  • § Zerbitzuaren fidagarritasunari eutsi zaio (orduan heltzen diren tren eta tranbia kopurua, tren eta tranbia guztiekin alderatuz), aurreko ekitaldietako maila altuetan: %98tik gora.
  • § Salmenta eta Ordainketa Sistemen erabilgarritasunak historiako mailarik altuena lortu du 2010ean (%97,61).
  • § Milioi bidaiari bakoitzetik aurkezturiko kexa eta erreklamazio mailak %31ko jaitsiera izan du.

2010ean, EuskoTrenen bidaiarien garraio zerbitzuek (trenak, tranbiak, funikularrak eta autobusek), %6ko hazkundea izan dute bezero kopuruan, lana, ikasketak, aisia, erosketak, eta abarrek eraginda eginiko bidaiak direla eta. Horrela, 2010ean, EuskoTrenek 31.935.000 pertsonaren eskaria jaso du, 30.009.000 bezero izan zituen 2009ko marka hobetuz. Beraz, bigarren urtez jarraian, EuskoTrenek 30 milioi bezeroen maila gainditu du. 1995ean Bilbo-Plentzia linea, garai hartan Konpainian bezero gehien zituena, Bilboko Metroaren 1. linearen barruan geratu zenetik, orain arte ez da inoiz maila hori gainditzerik lortu.

2010ean lortutako eskariak erakusten digu egunean, batez beste, 87.492 pertsonak erabiltzen dituztela EuskoTrenen garraio zerbitzuak. 2009an, kopuru hori eguneko 82.216 pertsonakoa izan zen.

Beste alde batetik, EuskoTren %15 hazi da garraiaturiko tona kopuruari dagokionez. 2009an 121.419 tona garraiatu zituen, eta 2010ean, berriz, 139.622 tona.

Zerbitzuaren kalitatea

Zerbitzuaren fidagarritasuna (orduan heltzen diren tren eta tranbia kopurua, zirkulazio guztiekin alderatuz) aurreko ekitaldietako maila altuetan, %98a gaindituz.

Gainera, Salmenta eta Ordainketa Saria Sistemen erabilgarritasunak 2010ean bigarren urte jarraian historiako mailarik altuena izan da, horrela azken urtean %97,61 lortu da.

Halaber aipagarria da milioi bidaiari bakoitzetik aurkezturiko 140,57 kexa eta erreklamazio mailak 2010ean %31 murriztu dela.

Kudeaketa adeierazleen bilakaera baikorra

2010ean EuskoTrenen beste lorpen bat aurreko urteetan bezala garraio eskaintza maila bera mantendu dela izan da, izan ere, gastuen murrizketa egon da eta diru sarreren gehikuntza:

  • § 2010ean ustiapen diru sarrerak aurrekontuan iragarritakoa baino %4 gehiago izan dira.
  • § Ustiapen gastuak %3 murriztu dira onartutako aurrekontuari dagokionez.
  • § Bidaiari bakoitzeko defizita %11 jaitsi da 2009ko urtearekin alderatuz gero.

Ondorengo koadroan eskaeraren eta bidaiariko/defizitaren bilakaera islatzen da:

 

2009

2010

Hobekuntza

Bariazioa

Bidaiariak (milaka)

30.009

31.935

1.926

%6

Salgaiak (tm)

121.419

139.622

18.203

%15

Bidaiari bakoitzeko defizita (€/bidaiariak)

1,14

1,02

- 0,12

%-11

2010ean ustiapen diru sarrerak aurrekontuan iragarritakoa baino %4 gehiago izan dira, horrela historia mailan altuena izatera iritsiz. Aurrekontuan aurreikusita zeuden 34.318.451 euro, baina urtea 35.746.468 euroko irabaziekin itxi da. Horrek esan nahi du, beste aldetik, ustiapen diru sarrerak 2009an lortutako kopurua (33.001.477 euro) %8,31 gehiago lortu dela.

Beste alde batetik, EuskoTrenek %3 murriztu ditu bere gastuak aurrekontuetan aurreikusitakoaren arabera. Aurreikusita zegoen 67.245.940 eurotako gastua izatea, baina operadoreak jarritako erronka bete du, hau da, gastua murriztea eta hori dela eta, joan den urteko kapitulua 65.336.509 eurotan utzi du. 2010ean ustiapen gastuen hazkundea %1 izan da (64.668.663 euro 2009an). Ondorengo koadro-laburpenean EuskoTreneko kudeaketa emaitzen datu ekonomiko nagusiak islatzen dira:

 

aurrekontua

2010

Hobekuntza

Bariazioa

Ustiapen diru sarrerak

34.318.451 €

35.746.468 €

1.428.017 €

%4

Ustiapen gastuak

67.245.940 €

65.336.509 €

- 1.909.431 €

%- 3

Defizitaren murrizketa (diru sarrerak-gastuak)

 

 

- 3.337.448 €

 

Ezohiko emaitzak

235.000 €

1.503.940 €

1.268.940 €

%540

Aurreztea Eusko Jaurlaritza

 

 

4.606.388 €

 

Aipagarria da halaber bidaiari bakoitzeko defizitaren murrizketa %11n, horrela 2009an 1,14 euro/bidaiatik 2010ean 1,02 euro/bidaiara igaro dela.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)