Berriak Lehendakaritza
Eu

 Jonan Fernándezek: “Larraña-Etxea nazioarteko babesa eskatzen dutenen harreraren erantzunan jardunbide egokiko gertaera da”

2019.eko otsailak 28
  • Fernandezek nabarmendu du errefuxiatuenganako eta migrantzaileenganako elkartasuna bultzatzen duten tokiko erakundeen, boluntariotzaren eta bizilagunen inplikazioa eta sortu den lankidetzarako marko publiko-sozialaren egokitasuna
  • Duela 5 hilabete ireki zenetik, 104 pertsona artatu dira Oñatiko zentroan, 22 nazionalitate ezberdinetakoak 

Larraña Etxea 2018ko urrian zabaldu zen, instalazioak egokitzen hiru hilabete eman ondoren. Behar objektibo bati erantzuten zion: nazioarteko babesa eskatzen duten eta euren egoera argitu zain dauden pertsonentzat eta familientzat lehen harrerako zentro gisa jokatzea.

Gaur egun, pertsona bat babes-eskatzaile gisa onartua izateko izapideak 6 eta 15 hilabete artean luzatzen dira poliziaren aurrean. Pertsona hauek, denbora horretan, galduta egoten dira, ia baliabiderik gabe, laguntzarik gabe edo lan eta gizarte mailan integratzeko aukerarik gabe.

Aterpetxeak 100 plaza dauzka hasteko, eta behar izanez gero, gehitu ahal izango lirateke. Etxearen kudeaketaren zuzendaritza CEAR Euskadiren eta Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiaren artean koordinatzen da Eusko Jaurlaritzaren Empleguko eta Gizarte Politiketako Sailarekin harrremanetan.

Horrez gain, Oñatiko Udalarekin zein errefuxiatuenganako eta migrantzaileenganako elkartasuna bultzatzen duten tokiko erakundeekin eta plataformekin garatzen ari da zentroaren kudeaketarako informazio- eta koordinazio-eremu batean.

“Bost hilabete hauetan zentro hau ez da albiste baten arrazoia izan. Berri onak ez direlako albiste izaten. Geure burua zoriondu behar dugu honengatik. Zentro hau, orain arte, jardunbide egokiko gertaera da”.  bost arrazoiengatik:

  • Lankidetzarako esparru publiko-sozial egokia: Eusko Jaurlaritza- CEAR.
  • Udalarekin koordinazio ona.
  • Tokiko eta boluntariotza erakundeen inplikazioa.
  • Harrera abegitsua auzokideen aldetik.
  • Erabiltzaileen aldetik bere integrazioaren aktore aktiboak izateko jarrera.

“Gaur berri on bat ematen ari gara eta hau ez da egunero gertatzen. Berri ona da egitasmo garrantzitsu bat sendotzen ari garelako eta inplikatuta dauden aktore guztien artean elkarlaneko jarreran oinarritzen delako”- esan du.

22 nazionalitateko 104 pertsona 

CEAR-Euskadiko arduradunek asilo‑eskatzaileentzako lehen harrerarako zentroaren orain arteko ibilbidea ebaluatu dute. 2018ko urrian ireki zenetik, 104 pertsona artatu dituzte zentroan, 22 nazionalitate ezberdinetakoak. Orain arte artatutako pertsonen profil nagusia honako hau da: gizon gaztea (20 eta 30 urte bitartean) eta Saharaz hegoaldetik etorria (Ginea-Konakry, Kamerun, Boli Kosta…). Dena den, zentroan adin txikikoak dituzten 3 familia eta bikote bat ere bizi dira (atxiki egin da artatu diren pertsonen guztizkoa eta beren nazionalitatea jasotzen dituen koadro bat). Gaur egun, 83 pertsona bizi dira zentroan.

Larraña Etxeako zuzendari Arantza Chacónek honako hau azpimarratu du: “hala, elkarrekin bizi dira jatorri eta kultura ezberdinetako pertsonak, familia‑egoera eta adin ezberdinak dituztenak. Batzuen eta besteen arteko alde horiek aberasgarriak dira elkarrengandik ikasi eta elkarri laguntzeko; esate baterako, zentroaren funtzionamendua irakasten diete sartzen diren pertsona berriei, eskuragarri dauden baliabideei buruzko informazioa ematen diete edo sortu duten futbol-taldean hartzen dituzte”.

Azaldu duen legez, zentroan dauden bitartean, beren oinarrizko beharrizanak estalita daude: harrera (erresidentzian badago tokia jateko, lo egiteko eta norberaren espazioa edukitzeko), osasun-arreta (Osakidetzarekin koordinatuta), arreta juridikoa, hizkuntza ikasteko laguntza (Oñatiko boluntarioen eta HHEko eskolen bitartez), errolda, eta aisialdia eta prestakuntza (futbola, saskibaloia, informatika, joskintza eta herriko azoka eta ekintzetan parte hartzea). Gainera, gizarteratze‑enpresek kudeatzen dituzte zentroko catering-, garbiketa- eta ikuztegi-zerbitzuak.

CEAR-Euskadiko zuzendari Patricia Bárcenak Oñatiko herritarrengandik eta tokiko elkarteetatik jasotako laguntzaren garrantzia azpimarratu nahi izan du, bereziki nabarmenduz honako hau: “Larraña Etxea aldi baterako harrera-eredu oso positiboa da. Izan ere, demostratu du nola koordina daitezkeen zentroaren lan-dinamikak herriaren, boluntarioen, herritarren plataformen, Udalaren eta beste eragile batzuen inplikazioarekin. Hala, azkartu egiten da aldi baterako harrera-zentroan dauden pertsonen integrazioa, eta komunitatearen parte sentitzen dira”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak