
0
Eusko Jaurlaritzak 7 eskumenen eskualdatzeari buruzko txostena jaso duela jakinarazi du Lehendakariak
Iñigo Urkullu Lehendakariak gaur bertan jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak 7 eskumenen eskualdatzeari buruzko txostena jaso duela, Eusko Jaurlaritzak proposatutako planaren arabera.
Lehendakariak nabarmendu duenez, Espainiako Gobernua betetzen ari da egutegiko konpromisoa eta Eusko Jaurlaritzak proposatutako lan-plana.
Zentzu horretan, Lehendakariak azaldu duenez, aurrerantzean aztertu egingo dute jasotako dokumentazioa. “Edonola ere, elkarrizketa-bide horri jarraituko diogu Autonomia Estatutua osorik bete artean, gure iritziz Gernikako Estatutua betetzeak adierazi egiten duelako aurrera egitea, herrialde gisa haztea eta euskal gizarteari bizi-kalitatea hobetzeko baldintzak eskaintzea”, adierazi du.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan