Eu

Turismo Gastronomikoaren Munduko V. Foroa Donostian egingo da eta enpleguaren sorkuntza eta ekintzailetza izango ditu aztergai

2019.eko otsailak 27

Turismoaren Mundu Erakundeak (TME) eta Basque Culinary Center-ek (BCC) batera antolatu dute TMEren Turismo Gastronomikoaren Munduko 5. Foroa, 2019ko maiatzaren 2tik 3ra Donostian egingo dena. Foroak instituzio hauen babesa du: Espainiako lndustria, Merkataritza eta Turismo Ministerioa, Eusko Jaurlaritzako Turismo Saila, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala, hain zuzen ere 2015eko lehenengo ediziotik bi urtean behin Foro honi harrera egiten dion hiria.

Foroaren eduki nagusiak eta helburuak prentsaurreko batean aurkeztu ziren TMEren egoitzan, erakunde horretako Idazkari Nagusi Zurab Pololikashvili, Espainiako Turismoko Estatu Idazkari Isabel Oliver, eta Basque Culinary Center-eko (BCC) Zuzendari Joxe Mari Aizega buru zirela. Haiekin batera izan ziren Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako sailburuorde Isabel Muela, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroleko diputatu Denis Itxaso, eta Donostiako Udaleko alkateorde Ernesto Gasco, nazioarteko ekitaldi hori gauzatzeko funtsezko bazkideen izenean.

TMEren Turismo Gastronomikoaren Munduko Foroak eta Basque Culinary Center-ek esperientzien trukea sustatzen dihardute turismoan eta gastronomian aditu direnen artean, eta jardun egokiak identifikatzen dituzte. 5. Foroak etorkizunean turismo gastronomikoak behar izango dituen trebetasunak eta ezagutzak izango ditu aztergai, eta arreta berezia jarriko du gastronomian bidaiatzeko motibazio nagusienetako bat den aldetik. Gainera, Foroak aztertu egingo du turismo gastronomikoaren ahalmena talde desfaboratuak hobeto integratzea lortzeko eta lan-ingurunearen kalitatea hobetzeko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Secretario General de la OMT, Zurab Pololikashvili y la Secretaria de Estado de Turismo de España, Isabel Oliver, y el Director de Basque Culinary Center (BCC), Joxe Mari Aizega