Eu

Arantxa Tapia sailburuak BIEKAPA enpresaren Oiartzungo instalazio berriak bisitatu ditu

2019.eko otsailak 26
  • Biekapa INDARTU programan —Oarsoaldeko eta Ezkerraldeko udalerrietako zona kaltetuei laguntzak emateko programa— oinarritutako proiektuetako bat da.
  • 2018ko Indartu programaren deialdiak —8 milioi euro diru-laguntza publikotan— guztira 87,4 milioi euroko inbertsioa eragin du eta 421 lanpostu berri sortu ditu.
  • Biekapak 10 milioi euro inbertitu ditu antzinako Ramon Vizcaíno enpresaren instalazio zaharra erosten eta berritzen, trenkada-multzo lehorreko sistemetarako hotzean osatutako metalezko profilak fabrikatzeko, erakuntza-sektorean, nekazaritza-sektorean eta eguzki-sektorean profilak egiteko eta planoen arabera profil bereziak egiteko.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak eta SPRIko zuzendari Alex Arriolak BIEKAPAren instalazio berriak bisitatu dituzte. Enpresa Irungo Biek Perfiladores SL eta Kapa Perfiles SL enpresen bat egitetik sortu da.

Erakundeko ordezkaritzak Xabier Arellano buru duen eta Ramon Albisuk zuzentzen duen enpresako zuzendaritza-taldearekin lan-bilera egin du. Bertan, Lintzirin poligonoan kokatutako industria-ekimenaren aurkezpen zehatza egin da eta administrazioan dauden lankidetzarako mekanismoak eman dira ezagutzera, enpresa sendotzeko bideari ekiteko eta merkatu berrietan zabaltzeko dauden aukerak aztertzeko.

Sailburuak balio handia eman dio ekimen pribatuak inbertitzeko egindako esfortzuari. Horri esker, Biek eta Kapa enpresek aurrera jarraitu ahal izan dute eta lanpostu gehiago sortu dituzte.  

Lintzirin poligonoa Oarsoaldean, egoera ahuleko eskualdea Europar Batasunaren arabera

Biekapa da egoera ahuleko eskualdetan —Oarsoaldea Gipuzkoan eta Ezkerraldea Bizkaian— industria berroneratzeko Indartu programaren azken deialdiarekin bat egin duten 27 enpresetako bat.

2018ko deialdiak —8 milioi euro diru-laguntza publikotan—, guztira, 87,4 milioi euroko inbertsioa eragin du industria-proiektu berritarako. Horri esker, 2.015 enplegu mantendu dira eta 421 lanpostu berri sortu dira.*

Gipuzkoan 13 enpresek —horien artean Biekapa—, guztira, 39,9 milioi euroko inbertsioa egin dute eta 147 lanpostu berri sortu dituzte.

Gipuzkoako proiektuak Irunen, Errenterian, Hernanin eta Oiartzunen kokatu dira.

Bizkaian, 14 industria-enpresek egin dute bat programarekin. Hauek, guztira, 47,5 milioi euroko inbertsioa egin dute eta 274 lanpostu berri sortu dituzte.

Bizkaiko proiektuak Barakaldon, Erandion, Alonsotegin, Santurtzin, Zallan, Zierbenan, Sestaon, Ortuellan, Arrigorriagan, Abanton eta Karrantzan kokatu dira.

BIEKAPAren kasuan operazio hau interes bereziko industria-kasu bat bihurtzeko hainbat ezaugarri eman dira.  Irungo bi enpresak bat egin ondoren, enpresa berriak nahikoa gaitasun izan du Lintzirin poligonoan garai batean zegoen Ramón Vizcaíno fabrika historikoko instalazioak erosteko eta berritzeko. 

Instalazio berriak egokitzeaz gain, BIKEPAk inbertsio garrantzitsuak egin ditu bere produkzio-ahalmena handitzeko. Horretarako, 0,5 eta 3 mm arteko lodieretarako bi profilaketa-linea berri jarri ditu abian, linea propioak sektore berritara egokituz, eta ebaketa-linea birmoldatu du bere ahalmena 25 tonako bobinetara zabalduz.

Guztira 10 milioi euroko inbertsioa egin dute eta 20 lanpostu berri sortu dituzte, gaur egun dituen 72 langiletara helduz. Datozen urteetan kopuru horrek gora egingo du.

10.000 metro karratuko nabe berria ofizialki inauguratzea —2019ko erdialdera egitea aurreikusi da— eta gehitutako azken lineak abian jartzea falta da. Hala ere, produkzio-jarduera 2019aren hasieran abian jarri zen eta jada hainbat sektoretarako —adibidez, eraikuntza, nekazaritza, eguzki, altzari metalikoa eta apalategiak— profilak fabrikatzen ari dira.

Egindako inbertsioekin baterako plan estrategikoak, 5 urtetan, bolumena 50.000 tona arte haztea planteatu du eta BIEKAPA, Estatu-mailan, profilaketaren sektorean punta-puntako enpresa gisa duen lekua sendotu nahi du, sektoreko enpresa europar nagusiekin lehiatzeko gai izateko. Izan ere, 2018an, fakturazioaren % 48 esportazio-merkatuei loturik zegoen, batez ere Europa erdialdean.

Arantxa Tapiarekin eta Alex Arriolarekin Oiartzungo Biekaparen instalazioetan egindako bileran Xabier Arellano, presidentea, Antxon Arellano idazkaria, Ramón Albisu, zuzendari nagusia, Koldo Laguardia, gerentea, Ainhoa Colina, finantza-zuzendaria eta Verónica Orallo zuzendari komertziala egon dira.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @grupospri
    2019.eko otsailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 @Arantxa_Tapia sailburuak #BIEKAPA enpresaren Oiartzungo instalazio berriak bisitatu ditu ➡︎ https://t.co/YcaUZmFQUr https:/…

Ekitaldiko kargudunak