Eu

Lide Amilibia: “Gizarte-bazterketa gizarte-prozesu bat da eta, prozesu horretan, diru-sarrerarik ez izateaz eta lan-merkatutik urrunduta egoteaz gainera, gizarte-partaidetzaren beherakada ere sartzen da eta, beraz, gizarte-eskubideen galera”

2019.eko martxoak 01
  • Erantsi Gidaren aurkezpena; gida gizarte-bazterketa egoeran bizi diren pertsonekin lan egiten duten profesionalei zuzentzen zaie
  • Gaur, martxoaren 1a, bazterketarik ezaren eguna da
  • https://www.youtube.com/watch?v=SXedDtFSHXU&feature=youtu.be

Bilbo, 2019 03 01

Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak, gaur, honako hau esan du: “gizarte-bazterketa integrazioaren galera dakarren gizarte-prozesu bat da eta, prozesu horretan, diru-sarrerarik ez izateaz eta lan-merkatutik urrunduta egoteaz gainera, gizarte-partaidetzaren beherakada ere sartzen da eta, beraz, gizarte-eskubideen galera”. Errealitate horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak, Hiesaren aurka borrokatzeko t4 elkartearen eskutik, gida bat argitaratu du, Erantsi izenekoa, eta pertsona horiek gizartean integratzen lagundu dezaketen profesionalei zuzenduta dago. Sailburuordeak esan du sarritan pertsona horiek, “baztertzera eramaten dituzten hainbat badintza direla eta, sistematik kanpo gera daitezkeela, bazterketaren mutur larrienetan”:

Emilio Sola Gizarte Zerbitzuetako zuzendariarekin eta Carmen Vicioso Hiesaren aurka borrokatzeko t4 elkarteko psikologoarekin eta gidaren idazlearekin batera (t4 elkarteko monitore den Daimel Castillorekin batera idatzi du gida), Amilibiak, prentsaurrekoan, Erantsi gida aurkeztu du, gaur, martxoaren 1ean, bazterketarik ezaren egunean.

Gida gizarte-bazterketako egoeran dauden eta, horri lotuta, beste osasun-arazo batzuk dituzten pertsonekin zuzenean harremanetan lan egiten duten gizarte-zerbitzuetako profesionalei zuzentzen zaie. Osasun-arazo horietan arrisku-faktore oinarrizkoenek eta orokorrek eragin ohi dute, besteak beste, desegituratze pertsonalak (osasun mentala), familiarrak (indarkeria, arduragabekeria) edo sozialak (pobrezia, deserrotzea). Gidak iraupen luzeko integrazio-prozesuetan dauden pertsonei laguntza eta konpainia emozionala emateko elementu teoriko eta praktikoak jaso ditu.

Amilibiaren hitzen arabera, gida “esku hartzeko tresna da, arrunta, hurbila eta inklusiboa, eta gizarte-laguntzako arlo ahulenetan sakontzeko balioko du; hartzaileen bizi-kalitatea eta ongizate emozionala hobetzea du helburu”.

Erantsi gida, Amilibiaren iritziz, “berritzailea da, alboratutako gizarte-arazoetara iristeko gaitasuna duelako”. Elkargunerako planteamendua egiten du eta, horrela, eskakizun gutxiko programaren bidez, pertsona horiek baliabide komunitarioetara sarbidea izateko zubiak eraiki eta bizi duten narriadura psikologikoko eta sozialeko prozesua aldatu ahal izateko.

“Gidak laguntza psikosoziala ikuspegi klinikotik eta soziokomunitariotik sustatzen du, eta arreta eta laguntza eskaintzen dizkie familiartekoei eta erabiltzaile ibiltariei espazio publikoetan edo etxean, banako eta taldeko laguntza modura”, esan du Amilibiak. Horretarako, gizarte- eta osasun-arloetan esku hartzeko eremuen koordinazioa eta partaidetza behar da. Gainera, lotura terapeutikoa sustatzen du, lotura horren oinarri direla, batetik, erabiltzailearen autonomia eta, bestetik, bere tratamenduaren inguruan erabakiak hartzeko arloan, prebentzioaren eremuan, laguntzan edo gizarteratzean erabiltzaileak parte hartzea.

“Helburua pertsonen alderdi osasuntsuak sendotzea da eta duintasuna eta autoestimua berriro izateko taldeko loturak sortzea eta, horretarako, hemengo eta oraineko esperientzia baliatzea, lotura segurutik, hurbiletik eta ez-baztertzailetik”, esan du amaitzeko sailburuak.

Gida Hiesaren aurka borrokatzeko t4 elkarteak prestatu du, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren laguntzarekin; sailak, bestalde, gidaren argitalpena eta itzulpena ere sustatu ditu. Gida berehala banatuko da, gizarte zerbitzuetako langileek eskuragarri izan dezaten.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Carmen Vicioso