Eu

HARAGIren antolatzaileak Tolosan elkartu dira topaketaren lehen urratsak finkatzeko

2019.eko otsailak 25

Tolosa izango da txingarraren eta haragiaren nazioarteko HARAGI bigarren topaketa jasoko duen herria maiatzaren 8tik 12ra.

Hitzordua izan dute gaur goizean antolatzaileek ekintza osatuko duten espazio ezberdinak antolatu eta forma ematen hasteko elkartu dira.

Olatz Peon Tolosako alkatea, Joxe Mari Aizega, Basque Culinary Center-eko zuzendaria eta Asier Arrese HAZI Fundazioaren zuzendaria izan dira gaur elkartu direnak HARAGIren bigarren edizioa antolatzen ari diren erakundeen ordezkari modura, maiatzaren 8tik 12ra ospatuko den topaketaren aspektu ezberdinak adosten hasteko.

HARAGI topaketaren barruan publiko ezberdinari bideratutako ekitaldiak izango dira: Basque Culinary Center-en sinposio bat, Tolosako Zerkausian bazkari bat (zeinerako sarrerak dagoeneko salgai dauden) eta Euskal Herri plazako festa: nazioarteko nahiz estatu mailako sukaldari eta parrilleroek zuzenean eta bertaratutakoen aurrean prestatuko dituzten jakiak dastatzeko aukera izango da. Haragia eta gastronomia gertutik bizitzeko abagunea.

Tolosako erretegietako parrilleroak (Casa Julián, Nicolás, Botarri eta Burruntzi) nazioartetik nahiz estatu guztitik etorriko diren chef eta sukaldarientzat anfitrioi izango dira berriro, parrillaren inguruko teknika eta jakinduriak elkarbanatuz elkar ikasteko. Oraingoz konfirmatuta dauden sukaldari famatu gonbidatuak turkiarrak, brasildarrak eta txiletarrak dira.

Lehengo urteko edizioa arrakastatsutzat jo zuten eragile antolatzaileek, mundu mailako bisitari askorekin eta Pablo Rivero, Renzo Garibaldi, Jefferson Rueda nahiz Dante Ferreroren mailako sukaldari gonbidatuekin.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @euskolabel
    2019.eko otsailak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @BittorOroz: 🥩 Los organizadores de #HARAGI han definido los primeros detalles del encuentro ➡️
    https://t.co/SThdjSmLEL https://t.co/9wn

  • @eajpnvgipuzkoa
    2019.eko otsailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @BittorOroz: 🥩 #HARAGI topaketaren lehenengo urratsak finkatu dira ➡️ https://t.co/l8v8LDynrn https://t.co/uWvMIZo7mx

  • @deiEJGV
    2019.eko otsailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @BittorOroz: 🥩 Los organizadores de #HARAGI han definido los primeros detalles del encuentro ➡️
    https://t.co/SThdjSmLEL https://t.co/9wn

  • @deiEJGV
    2019.eko otsailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @BittorOroz: 🥩 #HARAGI topaketaren lehenengo urratsak finkatu dira ➡️ https://t.co/l8v8LDynrn https://t.co/uWvMIZo7mx

  • @BittorOroz
    2019.eko otsailak 26

    Comentario de Twitter:
    🥩 Los organizadores de #HARAGI han definido los primeros detalles del encuentro ➡️
    https://t.co/SThdjSmLEL https://t.co/9wnRZRAFUJ

  • @BittorOroz
    2019.eko otsailak 26

    Comentario de Twitter:
    🥩 #HARAGI topaketaren lehenengo urratsak finkatu dira ➡️ https://t.co/l8v8LDynrn https://t.co/uWvMIZo7mx

Ekitaldiko kargudunak
  • Bittor Oroz Izagirre
    Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea (XI legealdia)
  • Asier Arrese Zabala
    Haziko zuzendaria, Eusko Jaurlaritzaren Fundazioa Landa, Isasertz eta Elikagaien sustapenerako (XI legealdia)