Eu

Beatriz Artolazabal´ek “Basauri: hiri lagunkoia adinekoekin” ekimena gizarte-kohesioaren eredu gisa nabarmendu du

2019.eko otsailak 26
  • Andoni Busquet alkatearekin batera, diagnostikoa eta 2019-2021rako ekintza-plana aurkeztu ditu
  • Zahartze aktiborako eta adinekoak ahalduntzeko Euskadi Lagunkoiaren jarduera hazi egin da euskal udalerrietan

 

 

Basauri, 2019-02-26

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak “Basauriren ahalegina eta udal-konpromisoa” aintzatetsi ditu, “udalerrian adinekoen bizitza errazteko eta hobetzeko eginkizunean”. Sailburuak, alkatearekin batera, “Basauri: hiri lagunkoia adinekoekin proiektuan parte hartu du.

“Euskadin gero eta gehiago dira gure adinekoak ahalduntzeko eta ongizate handiagoa izateko zahartze aktiboa lortzeko udal-atxikipenak, jarduerak, ekimenak eta horretara bideratutako guztiaren zabalkundea. Hori guztia Euskadi Lagunkoia proiektuan sartzen da; proiektua erreferente bilakatu da gure mugez gaindi, eta, dagoeneko, hiri, herrialde, espezialista, biltzar eta gizarte-ekintzako profesional askok erakusten dute gure urratsen inguruko interesa”, esan du Artolazabalek, Basauriko Antzoki gizarte-zentroan.

Sailburuak honako hau gogorarazi du: “duela egun batzuk, Barakaldo gehitu zitzaion proiektuari. Horrela, dagoeneko, 61 euskal udalerri daude atxikita honako hauek betetzeko konpromisoari: gure nagusiek gizarte-bizitzaren alderdi guztietan erabat parte hartzeko; adinekoek beren ezagutza eskaini eta belaunaldien arteko jardueretan esku hartzeko; eta hiri-diseinua beraiengan pentsatuz egiteko eta merkataritza eta kultura- eta aisia-jarduerak beraiek kontuan hartuta planifikatzeko. Horrela eraikitzen da gizarte kohesionatua”.

“Gure nagusien kolektiboa gizartean dugun preziatuena da, munduko urtetsuenetakoa, eta gure helburua da ahalik eta kalitaterik onenarekin bizitzea, eta, horretan, Basauri erabat murgilduta dago”, esan du Beatriz Artolazabalek.

Basauriko Udalak, 2017an, proiektu hori sustatzeko konpromisoa hartu zuen, udalerriko adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko lanean jarraitzeko. Hori dela eta, gaur, lagunkoitasunaren diagnostikoa eta 2019-2021erako ekintza-proposamena aurkeztu du, Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean eta Pozokoetxe zentroan lan egiten duten elkarteetako 60 urtetik gorako 19 nagusiren ekarpenarekin. Bertan, 151 pertsonak parte hartu dute eta 216 inkesta egin zaizkie 60 urtetik gorakoei. Orain, ekintza-plan bat egingo da.

Euskal gizarteak giza balio altuak ditu, eta gizarte-oinarri sendoetan oinarritzen den etorkizunari begira eraikitzen da, Europa kohesionatzeko oinarrietako bat izanik”, esan du Artolazabalek. Sailburuak zorionak eman dizkio Basauriri, "gizarte-konpromiso horrengatik; izan ere, etorkizun askoz ere hobea ekarriko dio gizarte osoari eta, zehazki, hasteko gure adinekoei”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Andoni Busquet, Isabel Sánchez Robles