Berriak Segurtasuna
Eu

Alderdi politikoen funtzionamendu arrunterako urteko dirulaguntza onartu da (Gobernu Bilera 2019-02-26)

2019.eko otsailak 26

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du alderdi politikoei 2019rako emango zaizkien dirulaguntzen banaketa zehazten duen Segurtasun Sailaren akordio-proposamena.  

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan 4.536.000 euroko kontu-saila aurreikusi da Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoei funtzionamendu arrunteko gastuak ordaintzeko dirulaguntzak emateko.

Eusko Jaurlaritzak Alderdi Politikoak Finantzatzeko Legean zehaztutako irizpideen arabera eta 2016ko irailaren 25eko hauteskunde autonomikoetako emaitzak oinarritzat hartuz banatuko du kontu-saila alderdien artean.  

Ekitaldi honetan, honela banatuko dira dirulaguntzak:

EAJ-PNV                                   1.750.903,84 €

EH-BILDU                                 1.033.826,51 €

Elkarrekin-Podemos                      690.569,17 €

PSE-EE (PSOE)                            558.134,51 €

PP                                              502.565,97 €

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko