Berriak Segurtasuna
Eu

Herritarrek larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman duten borondatezko parte hartzeari buruzko dekretua aldatzea onartu da (Gobernu Bilera 2019-02-26)

2019.eko otsailak 26
  • Gobernu Bilerak herritarrek Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sisteman duten borondatezko parte hartzeari buruzko dekretua aldatzea onartu du

Gobernu Bilerak herritarrek Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sisteman (LAEES) duten borondatezko parte-hartzea arautzen duen dekretua aldatzea onartu du, babes zibilerako eta larrialdiei aurre egiteko araudi berrira egokitzeko.

Aldaketan kontzeptu berriak sartu dira, hala nola, boluntarioen tokiko entitateek eta Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemari modu altruistan eta desinteresatuan laguntzen dioten itunpeko entitateek osatutako sareena. 

Era berean, aldaketa honen arabera, hemendik aurrera, eta akreditazioa eskuratu aurretik, babes zibileko boluntarioek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak antolatutako eta homologatutako formakuntza-ikastaroak gainditu beharko dituzte. 

Formakuntza horri esker, Euskadiko boluntarioek aldez aurretik izango dituzte parte hartzen duten esku-hartzeetan eta prebentzio-jardueretan eska daitezkeen oinarrizko trebetasunak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko