Eu

700.000 euro bideratuko dira lan-merkatu arruntean desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko laguntzetara (Gobernu Bilera 2019-02-26)

2019.eko otsailak 26

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur, Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren akordioaren berri eman dio Gobernu Kontseiluari; horren bidez, 700.000 euro esleitu zaizkie 2019an lan-merkatu arruntean desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko laguntzei.

Enpresentzako laguntza-lerro horrek bi ekimen-mota aurreikusten ditu:

  • Kontratazio mugagaberako dirulaguntza, bai lanaldi osoan, bai denbora partzialean, desgaitasuna duten langileentzat.
  • Lanpostuak egokitzeko edo babes pertsonalerako ekipoak hornitzeko laguntzak, kontratatutako langileetan lan-istripurik ez egoteko edo desgaitasuna duten pertsonen lana oztopatzen edo eragozten duten oztopo edo trabak kentzeko. Azken laguntza horiek laneko ezbehar-tasa saihestea dute helburu, bai eta desgaitasuna duten langileek enplegurako duten irisgarritasuna bera erraztea ere.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko